BERRIKUNTZARI BURUZKO ALBISTEAK – Enpresa Digitala

2014ko Martxoa 24,


Minutu eta erdi baino gutxiagoan amaitu dira Gipuzkoa Encounter-erako sarrerak

Tolosan egingo da apirilaren 4tik 6ra Gipuzkoa Encounter ekitaldiaren 8. edizioa. Aurten ere errekor guztiak hautsi ditu, minutu 1 eta 27 segundotan agortu baitira 450 sarrerak. Topaketaren egitarauak bideojoko lehiaketak, arte digitala, tailerrak, hitzaldiak eta jarduera ludikoak biltzen ditu.

 

Pribatua erakundeak jardunaldi bat antolatuko du Froga Elektronikoak aztertzeko

III. Pribatua Jardunaldian froga elektronikoak aztertuko dituzte ikuspegi juridiko-teknikotik eta antolakuntzaren ikuspegitik. Datorren martxoaren 28an izango da Koldo Mitxelena Kultur Zentroan eta arlo juridikoko, polizialeko nahiz datuen babeseko adituek parte hartuko dute. Pribatua-ko bazkideak bakarrik sartuko dira ekitaldira.

 

i-botika espazioa saritua izan da farmakoei buruzko hezkuntzan egiten duen lanagatik

i-botika espazioa Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren ekimen bat da, eta bere helburua da herritarrei botika eta gaixotasunei buruzko informazio objektibo eta fidagarria ematea. Atariak Farmazia arloko Ekimen Onenaren saria jaso du arreta farmazeutikoaren eta osasun hezkuntzaren atalean.

 

Big Data-ren indarra izan da protagonista CeBIT 2014 nazioarteko azokan

Askoren iritziz CeBIT azoka Informazio Teknologien arloko nazioarteko ekitaldi garrantzitsuenetako bat da, eta aurtengo edizioan “Datability” kontzeptua izan du ardatz, hots, datu kopuru izugarriak modu sostengarri eta seguruan kudeatzeko gai diren teknologiak.

 

Martxan da EIKTen erabilpena bultzatzeko +Digital@ 2014 laguntza programa

Dagoeneko zabalik dago +Digital@ 2014 programan eskaerak aurkezteko epea. Programa horren helburua da ETEei eta enpresa nahiz profesionalen elkarteei laguntzak ematea, Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak ezar ditzaten. Eskaerak SPRIren web orrian egin daitezke sinadura elektronikoaren bidez.

 

Sherpa Summit 2014 topaketan bilatzaileen eta wearable teknologiaren munduko azken nobedadeak aurkeztuko dituzte

Maiatzaren 6an Sherpa Summit topaketaren bigarren edizioa egingo da Euskalduna Jauregian, eta bertan izango dira teknologiaren sektorean eragin handiena duten munduko lider batzuk. Edizio honetako giltzarriak wearable teknologiak eta bilatzaile mugikorren belaunaldi berriak izango dira.

 

 

 

Iturria: Euskadi+innova

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke