BERRIKUNTZARI BURUZKO ALBISTEAK

2014ko Urtarrila 27,


Berrikuntza Teknologikoa

CIC microGUNE mikroteknologietako lau europar proiekturen buru izan da 2013an

CIC microGUNE mikroteknologietako ikerketa kooperatiboko euskal zentroak Europako 15 proiektutan parte hartu zuen iaz; guztira, 64,5 milioi euroko aurrekontua izan zuten. Gainera, 2013an, Europako lau proiekturen buru izan da mikroteknologien arloan: NEURIMP, HINMICO, ANGELAB eta LABONFOIL. Azken hori 2013an amaitu zen, baina gainerakoak oraindik ere aktibo daude.


Ibermáticak baliabide informatiko bat garatu du zentro asistentzialak kudeatzeko

Ibermáticak lankidetza-akordio bat sinatu du Matia Fundazioarekin bi erakundeek azken urteotan garatu duten zentro asistentzialak kudeatzeko sistema (Sistema de Gestión de Centros Asistenciales, SIGeCA) komertzializatzeko.


IK4-TEKNIKERek eta Euskal Herriko Unibertsitateak UPV/EHU Ikasgela sortu dute, lankidetzan jarduteko zeregin zientifiko-teknologikoetan

Aurkikuntza berri batetik enpresa bateko produktu edo ekoizpen-prozesu jakin batean aplikatzera arteko distantzia edo tartea, sarritan handiegia, murrizte aldera, IK4-TEKNIKERek eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarren arteko lankidetza sustatzen duen hitzarmena sinatu dute, teknologia-gunearen instalazioetan espazio bat sortzea aurreikusten duena: UPV/EHU Ikasgela.


SENERek urteko ingeniaritza-enpresa onenaren saria jaso du 2013ko The European Energy Awards sarietan

SENER ingeniaritza eta teknologiako taldeak urteko ingeniaritza-enpresaren saria jaso du The European aldizkariak 2013an antolatu dituen The European Energy Awards sarien lehen edizioan. Argitalpenak teknologiako talde honen espiritu berritzailea azpimarratu du.


Barrixe-k AurreTIK aurkeztu du, Bizkaiko berrikuntza teknologikoaren egoerari buruzko txostena

Barrixek, Bizkaiko Berrikuntzaren Behatokiak, AurreTIK azterlana aurkeztu du, zeinak 10 langile edo gehiago dituzten enpresen berrikuntza teknologikoa aztertzen baitu Eustat-en datuetan oinarriturik. 2011n enpresa horietatik %24,5ek berrikuntza teknologikoak egin zituzten, 2010ean baino 2 puntu gutxiago.


Industria-prozesu berriak garatzea, bateria-hondakinetatik abiatuta metalak birziklatzeko

Colabats ekimenaren helburua da industria-prozesu berriak garatzea, metal kritikoak —hala nola kobaltoa eta lantanidoak— eta garrantzi ekonomiko handiko metalak birziklatzeko —nikela eta litioa—. Birziklatze hori bateria-hondakinetatik abiatuta egiten da, eta nabarmen hobetzen dira orain arteko berreskuratze-metodoekin lortzen diren birziklatze-efizientzia eta metalen purutasuna. Tecnaliak instalazio pilotuak jarriko ditu birziklatzeko benetako instalazio industrial batean, garatutako prozesua bateriak birziklatzen dituztenei erakusteko.


NanoGUNEk ateak irekiko ditu bere 5. urteurrena ospatzeko

2009ko urtarrilaren 30ean inauguratu zuten CIC nanoGUNE, Euskal Herriko nanozientziako ikerketa-zentroa. Bost urte beteko ditu datorren astean eta, urteurren hori ospatzeko, gizarteari zein zientzialariei nanozientziaren ateak irekiko dizkiete. Horretarako, publiko orokorrari zuzendutako hitzaldi irekia, eraikinaren barrenak ezagutzeko bisita eta workshop zientifiko antolatu dituzte egun horretarako.



Gizarte Berrikuntza

Social Innovation for Communities, berrikuntza soziala inportatuz

Upsocial elkarteak proposamen bat luzatu du gure inguruko arazo sozialei irtenbidea bilatzeko, baliozkoak direla frogatu duten dinamika berritzaileak inportatuz. Urtebeteko lanaren ondoren, bost erronka sozial gainditu dituzte bederatzi konponbide berritzaile identifikatu eta ezarri ondoren.


Airetik CO2a ezabatzen duen zoladura araztailea

Bizkaian kokatutako United Global Pavings enpresak zoladura linea berritzaile bat garatu du, CO2a xurgatu eta beste gas batzuk (esaterako, nitrogeno oxidoa) disolbatu ditzakeena. Honelako produktuek joera jakin bati jarraitzen diote, alegia, berotze globala geldiarazteko hiri-ingurune sostengarriak lortzea helburu duenari.


Kode irekian auto-eraikitako lehen eramangarria

Novena proiektuaren helburua da etxean eraikitzeko moduko ordenagailu eramangarri bat garatzea, eta proiektu horretan, ez bakarrik softwarea, osagaien espezifikazio guztiak ere irekiak dira. Hemendik gutxira eskuragarri egongo da open source-n.


XXI. mendeko parkeentzako negozio-eredu berrien bila

Erresuma Batuko parke askoren etorkizuna zalantzan dago, laguntza publikoak murriztu direlako. Egoera horri aurre egiteko, Nesta berrikuntza agentziak gida bat argitaratu du espazio publiko horiek kudeatzeko eta finantzatzeko eredu berriekin, eta eredu horiek beste lurralde batzuetan ere erreplikatu daitezke.


VI. JEDI jardunaldiek aztergai izango dute zein den IKTek hezkuntzan duten potentziala

Otsailaren 13 eta 14an egingo dira Telefónica-Deusto Katedrak Aulablog-en laguntzarekin antolatutako Hezkuntza Digitaleko Jardunaldiak (JEDI). Publikoari irekita dagoen programa honen barruan, tailerrak eta esperientzien mahai-inguruak eskainiko dira.


BioBx-ek zubi-lana egingo du Bilboko eta Bordeleko maker, sortzaile eta artisten artean

Bilboko Espacio Open-ek eta Bordeleko Boxon Records-ek sustatutako proiektu honen bidez, harremanetan jarriko dira Bilboko eta Bordeleko zazpina gazte, fabrikazio digitaleko laborategi interaktibo bat sor dezaten, 3D inprimagailuak eta do it yourself hardwarea erabiliz. Apirilaren 25ean plazaratuko da proiektu horren emaitza Bilborocken.



Enpresa Eraldaketa

EAEko I+Gko gastuaren % 75,4 lau eskualdetan gauzatu zen 2012an

Eustaten datuen arabera, BPGarekiko zientzia-ikerkuntzan eta garapen teknologikoan (I+G) egindako gastuan, EAE (% 2,12) 28-EBko batezbestekoaren (% 2,06) gainetik dago. Hiru lurraldeetan hobera egin dute BPGarekiko portzentajeek, aurreko urtearen aldean; % 2,71ekoa da Gipuzkoan, europar batezbestekoaren gainetik; % 1,90ekoa Bizkaian, eta % 1,66koa Araban. Bai EAE, bai hiru lurraldeak Espainiako batezbestekoaren (% 1,30) gainetik daude.


Enpresa industrialen arteko harremanak errazteko topaketa

Meatzaldeko Behargintzak enpresen arteko topaketa bat antolatu du, enpresa industrialentzat soilik. Otsailaren 21ean izango da, Ortuellako Kultura Etxean.


ESLE elkarteak erreferente nazional izan nahi du Software Librearen eta Jakintza Irekiaren esparruan

Eneko Astigarraga, socio director de la empresa guipuzcoana CodeSyntax, acaba de ser elegido nuevo presidentes de la Asociación de Empresas de Software Libre de Euskadi, ESLE. El nuevo responsable se ha propuesto consolidar a la asociación vasca como el referente nacional en el ámbito de las tecnologías libres y el conocimiento abierto.


Tamoin-ek Marcelo Gangoiti saria jaso du

Tamoin enpresak Marcelo Gangoiti saria jaso du Muskizko Somorrostro zentroaren eskutik, 17. edizioan. Iñigo Urkullu lehendakaria izan da sari-banaketa ekitaldian buru.


Ingeteam-i esleitu diote energia elektrikoa metatzeko gaitasuna duen Frantziako CREko instalazio fotovoltaiko handiena

Ingeteam munduko liderra da potentzia-elektronikan eta ingeniaritza elektrikoan, eta partzuergo bat osatu du beste bi enpresekin —Saft, munduko bateria-fabrikatzaile handiena, eta Corex Solar, Reunión uharteko eraikuntza-enpresa—. Partzuergoak milioi askoko kontratu bat lortu du, energia elektrikoa metatzeko gaitasuna duen Frantziako Energia Arautzeko Batzordeko (CRE) instalazio fotovoltaiko handiena eraikitzeko.


Ondulinek Gallartako lantegia hautatu du produktu berri bat ekoizteko

Onduline frantziar multinazionalak Gallartako lantegia hautatu du bere ekoizpen-instalazioen artean, garatu duen produktu berri eta berritzaile bat ekoizteko. Hori dela eta, bi milioi euro inbertitu ditu lantegian, eta asfaltozko plaka berriak ekoizteko esklusiba esleitu dio.



Enpresa Digitala

Perpetuall aplikazio mugikorrak 6.000tik gora deskarga izan ditu lehenengo hilabetean

Perpetuall mugikorretarako aplikazio bat da, Deustokabi enpresa haztegiko ingeniari talde batek garatu duena erabiltzaileen agendak automatikoki eguneratzeko. Hilabete baino ez darama merkatuan eta dagoeneko 6.000tik gora deskarga izan ditu, horietatik asko Latinoamerikan.


Deklinabideapp, milatik gora ariketa euskara praktikatzeko

Deklinabideapp mugikorretarako doako aplikazioa euskarazko deklinabideak praktikatzeko tresna sinple bat da, hainbat ariketa dauzkana ikasketa prozesua entretenigarriago egiteko. Kudeaketarako aplikazioak garatzen dituen Gesmae enpresak sortu du Deklinabideapp.


Euskal biztanleen ia %66k Internet erabiltzen du

Telefónica Fundazioaren 2013ko Informazio Gizartea Espainian txostenak dioenez, hazi egin dira internauten kopurua, bereziki gazteen artean, eta mugikor bidezko konexioak. Euskadin hazi egin da merkataritza elektronikoaren eta Administrazio Elektronikoaren erabilera.


Euskal industrien onlineko posizionamendua hobetzeko giltzarriak

Overalia enpresa donostiarrak dekalogo bat argitaratu du industri enpresen Interneteko ikusgarritasuna hobetzeko. Aplika daitezkeen neurri batzuk dira kalitatezko eduki propioak sortzea, estekak eraikitzea eta sare sozialen erabilera optimizatzea.


Smowl, aurpegia ezagutzeko sistema bat, onlineko iruzurra saihesten duena

Smowl Tech enpresa donostiarrak nortasuna egiaztatzeko onlineko zerbitzu bat sortu du, aurpegia ezagutzeko algoritmoetan oinarrituta dagoena. Sistema honen bidez posible da erabiltzailearen nortasuna egiaztatzea konexio osoan zehar eta ez bakarrik erregistratzen denean.


Iturria: Euskadi+innova

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke