Nola egokitu zure weba Googlen indexazio berriari

2017ko Urtarrila 11,

Logotipo de Google.
Doako ikastaroa Arrasaten izango da urtarrilaren 19an.

SPRI Taldeak “Mugikorrentzako indexazioa: SEOa mobile-first munduan” izeneko ikastaroa antolatu du.

 

Gero eta ubikuoagoa eta konektatuagoa den mundu honetan, dispositibo mugikorretatik egiten dira Googleko bilaketa gehienak. Hala ere, bilatzailearen posizionamendu-sistema web bertsioen indexazioan oinarritzen da weben garrantzia ebaluatzeko eta erabiltzaileari emaitzak eskaintzeko, eta horrek arazoak sortzen ditu weberako eta sakelakorako bertsioak desberdinak badira. Horregatik, urte amaieran iragarri zuen Googlek aldaketa garrantzitsuak egingo zituela bere bilaketa motorrean, eta hemendik aurrera, “Mobile-first” kontzeptua aplikatuko du. Hala, datozen hilabeteetatik aurrera, Googlen algoritmoak web orrien bertsio mugikorreko edukiak lehenetsiko ditu emaitzak ordenatzeko; horrek batez ere eragina izango du weberako eta sakelakorako bertsioetan eduki desberdinak dituzten atarietan.

 

Indexazio berriak dakartzan aldaketak ulertzeko eta aldaketa horiei aurre hartzeko antolatu du SPRIk Mugikorrentzako indexazioa: SEOa mobile-first munduan izeneko ikastaroa. Jardunaldi horretan aztertuko da zer esan nahi duen Mobile-first kontzeptuak eta nola presta ditzakegun gure webguneak posiziorik galdu ez dezaten bilaketa emaitzetan.

 

Mintegia Fernando Maciák eskainiko du, Human Level Communications aholkularitzako sortzaile eta zuzendari nagusiak eta hainbat unibertsitatetako onlineko marketineko irakasleak. Hiru ordutan bertaratuek modu desberdinak ikasiko dituzte edukiak dispositibo mugikorrei egokitzeko, eszenatoki berrian SEO tresnak optimizatzeko eta aldaketa horien emaitzak identifikatzeko.

 

Jardunaldia doakoa da eta beraizik zuzentzen zaie onlineko marketineko arduradunei, webguneen jabe eta kudeatzaileei, eta garatzaileei. Ikastaroa urtarrilaren 19an egingo da Garaia Berrikuntza Gunean, Arrasaten, eta izen-emate epea zabalik dago jadanik.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke