Negoziora bideratutako eraldaketa digitala

2017ko Otsaila 08,

Tarjeta de crédito y ordenador portátil.
Jardunaldiaren helburua da estrategia digital bat inplementatzeko giltzarriak ematea.

SPRIk doako ikastaro bat antolatu du Araba Enpresa Digitalaren bitartez.

 

Iraultza digitala joko-arau guztiak aldatzen ari da enpresa sektore guztietan, eta berekin dakarren potentziala aprobetxatzen jakitea ezinbestekoa izango da konpainien lehiakortasuna hobetzeko, edozein dela ere beren tamaina. SPRI Taldeak Eraldaketa digitala negoziora bideratuta: saldu gehiago eta hobeto jardunaldia antolatu du, aldaketa horiek ulertzeko eta enpresa barruan estrategia digital berri bat inplementatzen hasteko.

 

Topaketaren helburua da paradigma berri hori ulertzea, baina ez teknologiaren ikuspuntutik, baizik eta negozioarenetik, horrela ahalik eta gehien aprobetxatzeko bere potentziala. Horretarako, jardunaldiak ikuspegi praktikoa izango du, eta hainbat giltzarri eskainiko ditu proiektu bat konfiguratzeko, eta proiektu horren bidez emaitza errealak lortzeko inbertsio-itzulera anitzen bidez.

 

Ikastaroko egitarauan sarrera bat egingo da lehenik, azaltzeko zer esan nahi duen iraultza horrek enpresentzat eta zein garrantzitsua den bezeroa estrategia digitalaren erdigunean kokatzea. Jardunaldian parte hartzen dutenek ikasiko dute nola enfokatu beren helburuak bezero berriak atzemateko, salmentak hobetzeko, negozio bide berriak sortzeko eta produkzioa optimizatzeko. Hortik abiatuta, hainbat giltzarri emango dira epe laburreko emaitzak emango dituen epe luzeko plan bat sortzeko, antolakunde bakoitzarentzat aproposenak diren inplementazio erritmoak identifikatuz.

 

Topaketa beraizik zuzentzen zaie beren enpresen lehiakortasuna hobetu nahi duten zuzendaritza-karguei eta negozio, marketin, produkzio edo salmenta ondorengo arduradunei. Ikastaroaren hurrengo edizioa otsailaren 22an egingo da Arabako Teknologi Parkean, Araba Enpresa Digitalak koordinaturik. Doako ikastaroa da eta izena emateko epea zabalik dago jadanik.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke