Walter Pack konpainia bizkaitarrak ia bi milioi euro inbertituko ditu Mexikon eta Indian dituen instalazioetan

2015ko Urtarrila 19,

imagen_spri_internacionalización

Bizkaiko Igorre herrian kokatuta dagoen Walter Pack taldeak 1,85 milioi inbertituko ditu Mexikon eta Indian dituen filialak garatu eta bultzatzeko, eta horretarako, milioi bat euroko guztizko balioa duten bi hitzarmen finantzario sinatu ditu Cofides-ekin.


Walter Pack 1992an sortu eta industriarako eta automobilgintza sektorerako plastikozko piezen diseinu eta fabrikazioan espezializatuta dago. Bi herrialde horietan dituen instalazioez gain, konpainia honek ekoizpen-lantegiak ditu Igorren eta Miranda de Ebro-n (Burgos).

Enpresa bizkaitarrak 2007an ireki zuen atzerriko lehen filiala, Indiako Pune herrian. 2014aren erdialdean, Mexikora jauzi egin zuen, Queretaro herrian lantegi berri bat ireki eta lehendabiziko urtean 22 lanpostu sortzeko asmoz.

Kanpoko instalazioak sustatzeko, Walter Pack-ek, atzerriko enpresa espainiarren inbertsioetarako laguntza finantzarioa eskaintzen duen Cofides sozietate publiko-pribatura jo du. Jasotzen dituen ildo finantzarioak Enpresa Txiki eta Ertainaren Atzerriko Inbertsio-Eragiketetarako Funtsari (Fonpyme) dagozkio.

Walter Pack euskal taldeak Indian eta Mexikon gauzatuko dituen bi proiektu horietarako guztizko inbertsioa 1.852.661 eurokoa izango da.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke