WestRock enpresak Estatuko inprimagailu industrial handiena ezarri du Zamudion

2016ko Urtarrila 13,

spri_internacionalizacion_westrock inauguracion planta impresora
Iñigo Urkullu lehendakaria eta Arantxa Tapia sailburua, WestRock empresaren bisitaldian.

WestRock multinazional estatubatuarrak Estatuko inprimagailu industrial handiena inauguratu du Zamudion (Bizkaia) duen fabrika berrian, eta 6 milioi euroko inbertsioa egin du horretarako. Inaugurazio ekitaldian izan dira Iñigo Urkullu, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria, eta Arantza Tapia, Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun sailburua.

Multinazional hori mundu mailako liderra da packaging-aren diseinuan eta sorkuntzan (esaterako, jogurtak edo garagardo botilak biltzen dituzten kartoizko pack-ak). Orain, inprimagailu berriarekin, hogei bat lanpostu berri sortuko ditu, eta Zamudioko Cartonajes lantegi zaharraren produkzioa %35 handituko da: 37 milioi orritik 50 milioi orri inprimatzera igaroko da. Une honetan 112 langile finko daude Zamudioko fabrikan, eta urtean batez beste aldi-baterako 25 langile hartzen dituzte, nagusiki Atxuriko (Bilbo) Arte Grafikoen Eskolakoak.

WestRock enpresak 41.000tik gora langile ditu 30 herrialdetako 270 produkzio fabrikatan banatuta. 15.000 milioi dolar fakturatzen ditu urtean, eta horietatik 25 milioi Zamudioko fabrikakoak dira.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke