Ve Interactive Bilbon garatutako lehen produktua amaitzen ari da

2015ko Azaroa 20,

spri_internacionalizacion_ve interactive bilbao
Ve Interactive bulegoak Bilbaon.

Urtebeteko ibilbidea egin ondoren, Bilboko Ve Interactive garapen zentroak laster merkaturatuko du EAEko fabrikan osorik garatu duen lehen produktua. Eginiko erosketak sare sozialetako beste erabiltzaile batzuekin partekatzeko tresna bat da, Estrategia Empresarial aldizkariak jakinarazi duen bezala. Une honetan 90 profesional inguruk egiten dute lan Bilboko garapen zentroan.

Ve Interactive merkataritza elektronikoko salmentak optimizatzeko marketin digitaleko zerbitzuetan espezializatuta dago. Konpainiaren Bilboko garapen zentroak lehen urtea bete du eta emaitzek argi erakutsi dute erabaki zuzena izan zela zentro hori irekitzea. Abian jarri zenean 25 profesional zituen plantillan, gaur egun 87 dira eta datozen hilabeteetan 130era iristea espero dute. Hazkunde hori lortzeko ezinbestekoa izan da lokala handitzea, eta duela gutxi 850 m2 gehitu dizkiote, goiko solairuan, lehendik zeukaten azalerari. Gainera, laster merkaturatuko dute  Bilbon osorik garatutako lehen produktua.
Ve Interactive Erresuma Batuan sortutako startup bat da. 10.000tik gora bezero eta 800dik gora langile ditu, 47 herrialdetan lan egiten du, 30 bulego dauzka mundu osoan, eta 2014a amaitzean 80 milioiko (GBP) fakturazioa izan zuen. 2015ean helburutzat du 90.000 bezero eta 180 milioi liberako fakturazioa lortzea. Bilbon ez eze, Ve Interactive enpresak garapen zentroak dauzka baita ere Parisen, Londresen eta Errumanian.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke