ULMAk zentro logistiko bat garatu du Uruguaiko enpresa farmazeutiko batentzat

2015ko Iraila 01,

Spri_Internacionalizacion_ULMA
ULMAk 666 milioi euroko salmenta kontsolidatuak lortu zituen 2014an

ULMA euskal industria-taldeko ULMA Handling Systems logistika dibisioak biltegiratzeko eta eskariak prestatzeko sistema automatikoa diseinatu du sendagaien banaketan diharduen Uruguaiko D4 konpainiarentzat.

Biltegiratze automatikorako eta edukiontzi bidezko metaketarako soluzioak erabiltzen dituen sistema honek eskariak prestatzeko ekipamendu bat du, azken belaunaldiko teknologiaz hornituta.

Sistema berri honen bidez, Uruguaiko hiru laborategi farmazeutikok osatutako konpainia honek malgutasun handiagoa lortu nahi du bezeroei zerbitzua emateko.

D4rako garatutako biltegi-kudeaketarako sistemak sendagaien kontrolari buruzko estatuko erregulazioak bete, laborategi farmazeutikoetako materialak biltegiratzeko eta kudeatzeko soluzioak eskaini eta produktuaren segurtasuna eta trazagarritasuna bermatzen ditu.

Oñatin finkatuta dagoen Ulma industria-talde kooperatibo garrantzitsuak 4.350 langile ditu eta zortzi negozio-unitateren inguruko jarduera garatzen du.

Taldeak 666 milioi euroko salmenta kontsolidatuak lortu zituen 2014an, produktuetan nahiz zerbitzuetan, eta horietatik 513 milioi (salmenta guztien ehuneko 77) nazioarteko merkatuei dagozkie.

ULMA Taldearen aurkezpena



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke