Ulma-k drainatze-kanalak instalatu ditu Poloniako estadiorik handienean

2015ko Apirila 16,

spri_internacionalizacion
Ulmaren argazkia

Ulma euskal taldeko arkitektura-soluzioetako dibisioak 300 metroko kanalen horniketa egin du Krakow Arenako drainatze-sistemarako. Hauxe da Polonian eraiki den kirol estadiorik handiena, eta kirol lehiaketak nahiz ikuskizun jendetsuak, biltzarrak eta azokak antolatzeko diseinatu da.


Ulma Architectural Solutions F150K modeloko drainatze-kanala instalatzeaz arduratu. Ekipamendu honek burdinurtuzko sareta nerbiodunak ditu F900rainoko karga-motei eusteko esparrurako sarbideetan eta aparkaleku-eremuan.

Kanal mota hau trafiko astuneko lekuetarako diseinatuta dago, eta bereziki saretek maniobren edo galgaketen eraginez esfortzu axial handia jasan behar duten tarteetarako. Gainera, ekipamendua altzairu galvanizatuzko profilez indartuta dago alboetan.

Euskal konpainia arkitektura eta ingeniaritza arloko eraikuntzetarako sistema eta produktu aurrefabrikatuen, industrializatuen eta berritzaileen diseinuan, fabrikazioan eta komertzializazioan espezializatuta dago.

Horrez gain, hormigoi polimeroan landutako soluzio arkitektonikoen eskaintza zabala garatu du, fatxada aireztatuak eta itxitura industrializatuak tarteko direla, besteak beste.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke