SPRIk Taiwango enpresen eta teknologi zentroen misio teknologiko bat antolatu du Euskadin

2015ko Urria 06,

spri-taiwan-img

SPRIk, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko enpresen garapenerako euskal agentziak, bisita bat antolatu zuen Taiwango enpresa, teknologi zentro eta unibertsitateetako profesionalez osatutako ordezkaritza batentzat. Taldea urriaren 13 eta 14an etorri zen Euskadira.

Ekitaldia SPRI Taldeak bultzatu zuen, Basque Enterprise Europe Network (EEN) partzuergoko koordinatzaile den aldetik, laguntzaile dituelarik CDTI eta Taiwango ITRI (Industrial Technology Research Institute) erakundeak. EEN Europan dagoen funtsezko tresna bat da ETEei laguntzeko, Europako enpresen lehiakortasuna sustatzen baitu enpresa horiei nazioartekotzen lagunduz, teknologi transferentziak ahalbidetuz eta finantzaketako programetarako sarbidea erraztuz. 2008tik hona, euskal enpresek teknologia transferitzeko 33 akordio sinatu dituzte EEN-en bitartez.

EENek Europa osoko ia 600 erakunde biltzen ditu, eta horietako baten barruan dago SPRI, Basque EEN Partzuergoaren barruan hain zuzen. Partzuergo horren barruan daude baita ere Bilbo, Gipuzkoa eta Arabako Merkataritza Ganberak, Innobasque eta Beaz.

Bisita honen barruan Taiwango enpresa eta teknologi zentroek misio teknologiko bat egin zuten Euskadin, makina-erremintaren eta nagusiki aeronautika sektorean dituen aplikazioen inguruan. Fabrikazio aurreratua, 4.0 industria eta etorkizuneko fabrika dira parte-hartzaileei gehien interesatzen zaizkien gaiak.

Ordezkaritza hori Taiwango enpresa, teknologi zentro eta unibertsitateetako 22 profesionalek osatzen dute, eta kolaborazioak bilatu eta sortu nahi dituzte Euskadiko enpresa eta teknologi zentroekin Horizontea 2020 programa europarraren baitan proiektu teknologikoak burutzeko.

Urriaren 13an Taiwango ordezkariek bilera bat izan zuten Hegan-Euskadiko aeronautika eta espazio klusterreko ordezkariekin eta AFM-Euskadiko Makina Erreminta Klusterreko Elkartekoekin. Orobat bisitatuko zituzten Tecnalia, IK4-Tekniker eta IK4-Ideko teknologi zentroak, fabrikazio aurreratuko zentro eolikoa eta Danobat enpresa. Urriaren 14an, berriz, SPRIk Bilboko Euskalduna Jauregian antolatutako Basque Industry 4.0 2015 ekitaldian parte hartu zuten Taiwango ordezkariek.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke