SPRIk jardunaldi batzuk antolatu ditu Indiak ur eta energia arloetan dituen negozio-aukerak aztertzek

2015ko Otsaila 27,

imagen_spri_internacionalización

SPRI Taldeak, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak, Indiari buruzko jardunaldi batzuk antolatu ditu aste honetan Bizkaiko Teknologi Parkean. Aclima eta Energia klusterrekin batera antolatutako  ekitaldi horren helburua da Eti-Dynamics enpresa indiarra aurkeztea eta ezagutzera ematea ur eta energia sektoreetan daukan proiektu-zorroa.  


Ostegun honetan Eti-Dynamics enpresako Sammit Ahuja-k proiektu bi aurkeztu ditu likidorik isurtzen ez duten industri efluenteen tratamendurako fabrikak eraikitzeko Indian, eta ostiralean beste proiektu batzuk aurkeztu ditu, energia berriztagarriak eta energi eraginkortasuna ardatz dituztenak.

Ekimen horiek ETI-Dynamics enpresako Zeus Environergy finantza-adarrak finantzatuko ditu eta esklusiban aurkeztu zaizkie ur eta energia sektoreetako euskal enpresei. Aukera hori baliatuz, ETI-dynamics enpresak  orobat aurkeztu zituen Indian kokatutako Europako zenbait enpresarekin lankidetzan garatzen dituen proiektu batzuk, eta adierazi zuen etorkizunari begira prest dagoela euskal enpresekin kolaboratzeko.

Indiako ETI-dynamics enpresaz gain, jardunaldian izan zen baita ere Eurochambres-Merkataritza Ganberen Europako Elkarteko Phillipe Adriaenssens, zeinak EBTC- European Business and Technology Centre- ekimen europarra aurkeztu baitzuen. Ekimen horren bitartez hainbat zerbitzu eskaintzen dira, hala nola Indiako azoketan parte hartzea Europako pabilioiaren bidez edo Europako enpresentzako aldi baterako kokapena bilatzea New Delhi, Kalkuta, Bangalore edo Mumbain dituen lau bulegoetakoren batean.

Jardunaldiei buru emateko, B2B  bilerak egin ziren bertan zeuden euskal enpresen eta hizlarien artean, aztertzeko zein aukera izan ditzaketen etorkizunean Indiako merkatuan elkarrekin jarduteko.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke