SPRIk inbertsio aukerak erakutsi dizkio Taiwani

2015ko Maiatza 25,

spri_internacionalizacion_visita taiwan
SPRI Taldeko Nazioarteko zuzendari Miren Madinabeitiak, bileran.

SPRI Taldeak (enpresen garapenerako euskal agentziak) Taiwandik iritsitako erakunde eta enpresen ordezkaritza bati erakutsi dizkio Euskadin inbertitzeko aukerak sektore hauetan: energia, makina erreminta, automozioa, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT), eta abar. Topaketa maiatzaren 22an egin zen eta Han Sun Chien, Chinese International Cooperation Association (CIECA) elkarteko presidenteordea, izan zen Taiwaneko ordezkaritzaren buru. Bisitak helburutzat izan zuen baita ere enpresa harremanak sendotzea Euskadirekin eta bertatik bertara ezagutzea euskal industriaren gaitasuna.

Barne bilera bat egin zen Taiwango ordezkaritzarekin, ordezkaritza horren barruan zeudelarik energia, makina erreminta, automozio eta IKTen sektoreetako enpresa eta erakundeak. Topaketa horretan, SPRI Taldeko Nazioarteko zuzendari Miren Madinabeitiak Euskadiko gaitasunen ikuspegi globala eskaini zien Invest in the Basque Country erakundeko eta ACICAE automozio klusterreko arduradunekin batera, bi herrialdeen arteko merkataritza eta inbertsio harremanak handitzeko.

Bileraren ostean eta interesa azaldu zuten Taiwango enpresek eskaturik, hainbat bilera egin zituzten automozioaren eta IKTen sektoreko euskal enpresekin. Ondoren, Taiwanera itzultzeko bidaiari ekin aurretik, ordezkaritzaren zati bat Tecnaliako Ingrid laborategira joan zen, Smart Grids (energia banatzeko sare adimendunak) arloan dauzkaten gaitasunak ezagutzera.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke