SPRI Singapore bulegoak MTA Vietnam 2015 azoka bisitatu du

2015ko Uztaila 21,


2005ean lehen aldiz antolatu zenetik, MTA VIETNAM azokak bitartekari lana egiten du nazioarteko manufaktura industriaren eta Vietnameko merkatuaren artean.


Gero eta gehiago dira Vietnamen potentzial izugarria aprobetxatzen ari diren atzerriko enpresak, produkzio fabrikak ezartzeko baliabideak inbertitzen dituztelarik horretarako. Aldi berean, tokiko komunitatea ere ahalegina egiten ari da balio-katean gora egiteko eta bere produkzio gaitasunak hobetzeko, gama altuko teknologiak baliatuz. Horregatik, SPRIk Asia Hego-ekialderako duen Singapurreko bulegoak bi eguneko bisita egin zuen azokara, merkatuko nobedade guztien berri emateko eta euskal enpresentzako aukerak antzemateko.


Aurten, 20 herrialde eta eskualdetako 346 erakusle bildu dira, horien artean Alemania, Japonia, Korea, Singapur eta Taiwaneko nazioarteko taldeen 10 pabilioi. MTA Vietnam azokaren aurtengo edizioan erakusketarako espazioa handitu dute, baina erakusketa espazio hori agortuta zegoen azoka ireki baino hainbat hilabete lehenago ere.



Ikusi erreportajea esteka honetan (erreportajea atxikita)


Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke