SPRI euskal enpresentzako negozio-aukeren bila Argentinan

2016ko Martxoa 03,

spri_internacionalizacion_arriola en viaje colombia-argentina 1

SPRIko zuzendari nagusi Alexander Arriolak enpresa-bisita bat hasi du Argentinan. Asmoa da euskal enpresentzako negozio-aukera handiak babestea, Argentinako gobernuak konpromisoa hartu baitu ia 6.600 milioiko inbertsioak egiteko Munduko Bankuak eta Amerika arteko Garapenerako Bankuak finantzaturiko garapen proiektuetan. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko enpresa agentziako zuzendari nagusia harremanetan jarriko da Argentinan kokatuta dauden 37 euskal enpresen ordezkariekin.

 

Hiru egunez Kolonbian egon ondoren antzeko helburuekin, Alexander Arriola Buenos Airesera joan da erakunde eta enpresa mailako bilerak egiteko hango eragile nagusiekin, Argentinak une erabakigarria bizi baitu duela hiru hilabete gertatutako gobernu aldaketa historikoaren ondoren.

 

SPRI izan da Inbertsioak eta Nazioarteko Merkataritza Sustatzeko Agentzia Nazional sortu berriarekin bere zuzendariarekin, Juan Procaccini, bildu den lehen garapen agentzietako bat, funtsezko kontaktua baita inbertsio argentinarrak sustatzeko Euskadin. Era berean, Arriolak bilerak egin ditu Buenos Airesko probintziako Gobernazioko idazkari nagusiarekin eta Buenos Airesko Hiri Autonomoaren Gobernuko Inbertsioen Kudeaketako zuzendariarekin, Argentinako gune ekonomiko eta produktiboetan egin daitezkeen etorkizuneko inbertsioak ezagutzeko.

 

Bestalde, Argentinako Errepublikako Industria Metalurgikoen Elkartea bisitatuko du, hango zuzendaria SPRIren egoitzan izan baitzen iazko irailean eta harreman bikaina baitute harrezkero. Ondoren, SPRIko zuzendari nagusiak Munduko Bankuaren eta Amerika arteko Garapenerako Bankuaren Argentinako egoitzak bisitatuko ditu, bi erakunde horiek datozen urteetan egingo dituzten lizitazio publiko interesgarrien berri jakiteko.

 

Azkenik, lan gosari bat antolatu da Argentinan kokatutako euskal enpresa guztiekin, eta gosari horretan zerga arloko aditu batek gonbidatu gisa parte hartuko du hitzaldi bat emateko bertaratzen diren euskal enpresei.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke