SPRI atzerrian. Urtarrileko bigarren astea

2016ko Urtarrila 29,

spri_internacionalizacion_red exterior de spri

SPRIk Shangaiko konferentzia eta mintegietan parte hartu du

Urtarrilaren 20an eta 27an SPRIren Shangaiko bulegoak bi mintegi hauetan parte hartu du: “Ohiko akatsak Txinako merkataritza kontratuetan eta nola saihestu akats horiek” eta “Nola aplikatu gobernuak atzerriko enpresei eskaintzen dizkien baldintza abantailatsuak”. Espainiako Merkataritza Ganberak antolatu ditu bi mintegiak Cuatrecasas, Gonçalves Pereira eta Global Law Office eta Financeren bulegoen laguntzarekin.

“Ohiko akatsak Txinako merkataritza kontratuetan eta nola saihestu akats horiek” mintegiko hizlariek beren esperientziatik eta Txinako arauditik abiatuta aztertu zituzten nolako akatsak egiten diren Txinako enpresekin esportazio edo inportazio kontratuak sinatzean, eta nola saihestu daitezkeen akats horiek.

“Nola aplikatu gobernuak atzerriko enpresei eskaintzen dizkien baldintza abantailatsuak” mintegiko hizlariak ere bere esperientziatik eta Txinako arauditik abiatuta azaldu zituen Txinako zerga motak eta zer egin dezaketen enpresa atzerritarrek zerga horietatik etekina ateratzeko.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke