SPRI atzerrian. Urtarrileko bigarren astea

2016ko Urtarrila 15,

spri_internacionalizacion_red exterior de spri

Urola eta Ingemat euskal enpresek SPRIren Txinako bulegoa bisitatu dute

Urola enpresak SPRIren Txinako bulegoa bisitatu du

Urtarrilaren 12an Urola enpresako zuzendari nagusi Luis M. Letek SPRIren Shangaiko bulegoa bisitatu zuen, Txinara egin zuen bidaiaren barruan. Urolak bere jarduera hedatu nahi izan du azken urteotan, bere garapena handitzeko eta bezeroengandik hurbilago egoteko, eta horregatik indartu du Txinan duen presentzia. Urolak bulego propioa du erraldoi asiarrean, hain zuzen Shangaiko Changning barrutian.

Duela urte batzuk, Urola enpresak erabaki zuen Txinako merkatua funtsezkoa zela bere produkzio gaitasuna handitzeko, eta batez ere merkatu garrantzitsuenetan presentzia izateko eta hango bezeroengandik hurbilago egoteko. Ondorioz, gaur egun Urolak Txinan bertan fabrika ditzake hango merkatura zuzendutako errotaziozko estrusio-puzte makinak, eta gainera, konpromisoa hartu du beren produktuei goi-mailako kalitatea eta eskuratu daitekeen teknologia onena ezartzeko.

Topaketa Ingemat enpresarekin Shangain

Urtarrilaren 11n, Ingemat enpresako Txinako salmenta-zuzendari Fernando Herrerok SPRIren Shangaiko bulegoa bisitatu zuen. Ingemat automozio sektoreko ingeniaritza bat da, eta neurrira eginiko proiektuak eskaintzen ditu, giltza eskuan. 28 urtetik gorako esperientzia eta erreferentzia onak izanik 30etik gora fabrikatzaileren (OEM) artean, konponbide egokituak eskaintzen ditu bere bezeroentzat eta zerbitzuaren bikaintasuna bilatzen du.

Ingemat enpresak bere zerbitzuak eskaintzen ditu Europan, Asian, Amerikan eta Afrikan. Horrez gain, salmenta eta salmenta ondorengo zerbitzuak ditu Txinan eta Mercosur merkatuan. Proiektu arrakastatsuak garatu ditu 23tik gora herrialdetan eta 600dik gora kakoztadura-sistema hornitu ditu mundu osoan. 2014an kakoztadura-sistementzako salmenta ondorengo sistema bat ezarri zuen Txinako enpresan, eta gaur egun salmenta-presentzia du Shangain.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke