SPRI atzerrian. Otsailako lehengoaren astea

2016ko Otsaila 05,

spri_internacionalizacion_red exterior de spri

SPRI Singapurreko Azoka Aeronautikoan izango da

SPRIren Singapurreko bulegoa presente egongo da Singapur 2016 Azoka Aeronautikoan. Azoka hori abiazioaren munduko hiru ekitaldi onenetako bat da, eta Asiako defentsa eta industria aeroespazialeko hitzordu handiena. Singapore Airshow ,otsailaren 16tik 21era ospatuko dena, merkatu global bat da eta sare-sorkuntza bultzatzen du munduko abiazio komunitatean. Beti jaso du sektoreko eragileen laguntza eta Asiako azoka handiena izaten jarraitzen du.

Asiako lehenengoa da ontzien mantenimenduan, konponketan eta berrikuspenean (MRO), bai eta osagaien nahiz osagaiekin lotutako zerbitzuen fabrikazioan (Rolls Royce eta Pratt &Whitney). Industria aeroespazialaren arloko produkzioak urte arteko %15,4ko igoera izan zuen 2015eko abenduan.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke