SPRI atzerrian. Azaroko lehen astea

2015ko Azaroa 13,

spri_internacionalizacion_red exterior de spri

SPRI Mexikon kokatutako euskal enpresen urteroko bileran

 

Urriaren 30ean izan zen euskal enpresen urteroko bilera Mexiko hiriko Euskal Etxean. Mexikon -gehienak hiriburuan eta Querétaro eskualdean- kokatutako hainbat konpainiatako 44 ordezkari elkartu ziren ekitaldian.

SPRIk egindako aurkezpenaz gain, lau gai hauei buruzko hainbat hitzaldi eskaini ziren: langileak leialtzeko proposamenak (Egocoop, RealiZe eta Irizar enpresen eskutik), erreforma energetikoaren osteko kontratazio-eredu berriak fakturan aurrezteko (Iberdrola konpainiaren eskutik), berrikuntza teknologikoa (Innovalia Taldearen eta CDTIko ordezkari baten parte-hartzearekin) eta arantzelekin sortu daitezkeen arazoak nazioarteko merkataritza operazioetan (Sparber eta Ur Global erakundeen parte-hartze bateratua).


Energia biltegiratzea eztabaidagai Brasilen

 

Azaroaren 5ean, SPRI Taldeak ABAQUE, Brasileko Energiaren Biltegiratze eta Kalitatearen Elkarteak antolatutako Seminario Brasileiro de Aramazenamento e Qualidade de Energia hitzaldi zikloan parte hartu zuen. Ekitaldian aztergai izan zituzten energia biltegiratzeko modu desberdinek Brasileko energiaren sektoreari dakarzkioten aukerak, eta baita ere aurrez aurre dituen erronka eta arazoak.
Mintegian Brasileko eta nazioarteko hizlariek parte hartu zuten.


Burdinbideen berrikuntzako Hego Amerikako ekitaldi nagusia

NT EXPO – Negócio dos Trilhos ekitaldiaren 18. edizioa São Paulon egin zen 2015eko azaroaren 3tik 5era. Urteroko topaketa hori Hego Amerikako ekitaldi garrantzitsuena da metro-burdinbideen sektoreko prozesu, teknologia, konponbide, produktu eta zerbitzuen berrikuntzak aurkezteko. SPRIk ez eze, baita ere parte hartu zuten bi euskal enpresa hauek: ekipo elektrikoetan espezializatutako Ingeteam Power Solutions eta larrialdietarako argien diseinu eta fabrikazioan diharduen Luznor Desarrollos Electrónicos.

Topaketan Brasileko garraio eta azpiegitura sektoreetako industriako kideak eta agintariak izan ziren, eta Brasileko burdinbideetako garraioa garatzeko merkatu ekimen berriak proposatu zituzten (bai karga operazioetarako, bai bidaiarien garraiorako). Hizlarien arabera, asmoa da burdinbide-sarea zabaltzea herrialdeko itogune logistikoak konpontzeko, eta beraz merkatuarentzat ezinbestekoa da inbertsioak egitea.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke