SPRI atzerrian. Abenduko lehen astea

2015ko Abendua 04,

spri_internacionalizacion_red exterior de spri

Topaketa SPRIren Shangaiko bulegoan hainbat Estatutako MBA ikasleekin eta Metragra Group taldeak lehen estanpazio planta inauguratu du Mexikon

 Topaketa SPRIren Shangaiko bulegoan hainbat Estatutako MBA ikasleekin

ESEUNE Business School-eko ikasle talde bat bisitan izan da SPRIk Shanghain duen bulegoan. ESEUNE Europako negozio eskola bat da, espiritu global sendoa eta jarrera dinamiko berritzailea duena.  Bi campus nagusi ditu, bata Bilbon  eta bestea Tianjinen (Txina).

SPRIk Shanghain duen bulegoko proiektu-teknikariek bilera bat izan zuten Tianjin hirian programako arduradun batekin eta hainbat Estatutako 12 MBA ikaslerekin (bi euskaldun eta hamar hegoamerikar), eta solasaldi bat egin zuten Txinaren egoera ekonomikoaz, Txinako aldaketa eta berregokitzapenez, bai eta herrialde horrek, eta bereziki Shanghaik,  eskaintzen dituen aukerez. Hizpide izan zituzten baita ere Txinako merkatuan eskabide gehien duten enpresa motak.

Metragra Group taldeak lehen estanpazio planta inauguratu du Mexikon

Joan den abenduaren 2an Metagra Group taldearen lehen planta inauguratu zen Amistad Industrialdean, Apaseo el Grande herrian (Guanajuato), hazi egin delarik EAEko produkzio enpresek Mexikon duten presentzia. Enpresa horrek, abuztuaz geroztik martxan dagoenak, teknologia aurreratuko makinak izango ditu, eta lehen mailako teknologia horri esker, posible izango dute fabrikazio prozesu osoa Mexikon ezartzea 2017a baino lehen.

Bergarako enpresako zuzendari nagusi Pello Txintxurretak iragarri duenez, 6,5 milioi dolarreko inbertsioa egin dute eta zuzeneko 55 enplegu sortuko dituzte. Metagra enpresaren eta Mexikoko Merik enpresa taldearen arteko aliantzari zor zaio inbertsio hori, eta aliantza horren bidez beste inbertsio bat ere egingo da Toluca herrian, Mexikoko Estatuan.

Hotzeko estanpazio eta forja bidezko finkapen elementuen ekoizpena automozioaren sektorera bideratuko da gehienbat, horixe baita Mexikoko jarduera ekonomiko nagusietako bat. Merkatu nazionala hornitzeaz gain, Mexiko plataforma gisa erabili nahi dute Estatu Batuetara, Kanadara, Latinoamerikara eta Asiara esportatzeko.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke