SPRI atzerrian. Abenduko hirugarren astea

2015ko Abendua 18,

spri_internacionalizacion_red exterior de spri

Yiwu-Madril tren-ibilbide berriari buruzko mintegia eta bisitaldia Txinan hadroi talkagailuaren proiektuan parte hartzen duen euskal enpresa batera.

 

SPRIren Shanghaiko bulegoa Yiwu-Madril tren-ibilbide berriari buruzko mintegian izan da

SPRIren Shanghaiko bulegoko ordezkariak “Zetaren Ibilbide berria: Yiwu-Madril trena” (YiXinOu) mintegian izan dira. Espainiak Shangain duen Merkataritza Bulegoak antolatu du ekitaldia, eta bertan aurkeztu zituzten logistika eta garraio zerbitzuen sektoreetako enpresentzat –Espainiakoak zein nazioartekoak- baliagarri izango diren perspektibak.

Txina (Yiwu) eta Espainia (Madril) arteko lehen tren zuzena 2014ko abenduaren 12an iritsi zen Madrilgo geltokira, zortzi herrialde zeharkatu ondoren: Txina, Kazakhstan, Errusia, Bielorrusia, Polonia, Alemania, Frantzia eta Espainia. 13.052 kilometroko bidaia horrek (munduko luzeena) 21 eguneko iraupena izan zuen, itsaso bidezko bidaiak baino 10 egun gutxiago.

“Yixinou” ibilbidean, 29 espedizio egin dira Yiwutik Europara, zeintzuetan 1.822 edukiontzi garraiatu baitira; Espainiatik Txinarako bidean, ordea, 5 espedizio egin dira 204 edukiontzirekin.

Bisitaldia Txinan hadroi talkagailuaren proiektuan parte hartzen duen euskal enpresa batera
Asiako erraldoiak Hadroi Talkagailurako eraztun baten eraikuntzan parte har lezake 2020an, Txinako The Institute of High Energy Physics (IHEP) zentroaren gidaritzapean. Partikula azeleragailu hori Genevako (Suitza) CERNen (European Organization for Nuclear Research) dagoen LHCren (Large Hadron Collider) antzekoa izango litzateke, baina askoz ere handiagoa, 52 kilometroko luzera (CERNen bi halako) eta 70 TeV-erainoko talka indarra izango baitu.   Aurreikuspenen arabera, 2016an amaituko dute diseinua, 2020an hasiko dira proiektua eraikitzen eta 2028an jarriko dute martxan.

SPRIren Shanghaiko bulegoak Txinan kokatutako euskal enpresa bat bisitatu zuen abenduaren 10ean, zeina hornitzaile bakarra izan baita Europako LHC azeleragailuaren eraikuntzarako ebaketa fineko piezen ikerketa eta fabrikazioan.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke