SNCFk Gasteizera iritsi nahi du bere burdinbide-autopista atlantikoarekin

2015ko Uztaila 02,

spri_internacional_sncf
SNCF logoa.

SNCF konpainia publiko frantsesak Gasteizeraino eraman nahi du Dourges hiritik (Belgikako mugan) abiatzen den bere burdinbide-autopista atlantikoa. Azpiegitura hori 2016an jarriko da martxan Frantzian, eta aurreikusi da urtean 86.000 kamioik adinako trafikoa izango duela.

Gasteizeraino iristeko aukera aztertzen hasi dira, behin Parisek baztertu ondoren Tarnós (Espainiako mugan) hiriraino zihoan hasierako ibilbidea, terminalera iristeko zeuden zailtasunengatik. Gasteizko aukerak lotura egingo du Europarekin, nazioarteko zabalera izango duen abiadura handiko euskal trena martxan jartzen denean.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke