Senerrek eguzki-instalazio termikoa eraikiko du Hego Afrikan

2015ko Apirila 15,

imagen_spri_internacionalizacion
Eguzki-instalazio termikoa

Sener eta Acciona eraikuntza eta ingeniaritza konpainiak, Hego Afrikako Kathu hirian 100 megawatteko eguzki-instalazio termikoa garatzeko kontratuaren esleipena lortu duen partzuergoko kideak dira.


GDF SUEZ buru duen proiektu hau Hego Afrikan energia berriztagarriak garatzeko programari atxikita dago, eta 500 milioi eurotik gorako inbertsioa erakarriko duela aurreikusi da.

Inatalazioak 100 MWeko potentzia izango du, kaptadore zilindroparabolikoen teknologiaz baliatuko da -Senerrek diseinatu eta patentatutako sistema aurreratuaz, zehazkiago esanda-, eta 4,5 orduko biltegiratze termikoa egiteko gaitasuna izango du gatz urtuen erabilpenari esker.

Northern Cape eskualdeko Kathu herrian finkatuko den zentrala erabiltzeko moduan izango da 2018an, eta 80 etxebizitza elektrizitatez hornitzeko ahalmena izango du.

Kontratuan aurreikusi denez, Sener eta Acciona instalazio osoaren ingeniaritzaz, eraikuntzaz eta abian jartzeaz arduratuko dira. Gainera, eraikuntza-partzuergoa tokian tokiko hornitzaileen laguntzaz baliatuko da, proiektu honek konpromiso sendoa hartua baitu bertako komunitatearekin.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke