Sener-en Panamako proiektu batek Madrilgo ingeniarien saria jaso du

2016ko Martxoa 17,

SPRI_internacionalización_SENER
Euskal enpresak proiektuaren fase guztietan parte hartu du

Sener euskal ingeniaritza-taldearen partaidetzaz garatutako Panama hiriko metroaren 1. lineak, Madrilgo Bide, Ubide eta Portu Ingeniarien Elkargoaren Sarien zortzigarren edizioko Kanpoan egindako Proiektu Onenaren Sariaren akzesita lortu du.

Sariketa honen epaimahaiak Panamako garraio metropolitarreko 1. lineak milioi bat pertsona baino gehiagoren mugigarritasuna hobetzeko eskainiko duen onura nabarmendu du argitara eman duen epaian.

Euskal enpresak proiektuaren fase guztietan parte hartu du, lizitazio-aldiko aholkularitza teknikotik eraikuntza-lanetaraino. Konpainiak eskainitako zerbitzuak, besteak beste, Tunnel Boring Machine (TBM) motako 7,1 kilometroko tunel-tarteari eta lurpeko zortzi geltokiri lotuta egon dira, tailerrak, kotxe-tokiak eta sistema laguntzaileak tarteko direla.

Senerrek Panamako Metroari egindako ekarpenaz gain, konpainiak nazioarteko eite bereko beste hainbat ekimenetan ere parte hartu du, Los Angeles, Bangalore, Chennai, Santiago de Chile, Lisboa, Aljger, Oran, Bogota, Hanoi edota São Paulo metroak tarteko direla.

Sener Bilbon sortu zen 1956an, 2.500 profesional baino gehiago biltzen ditu eta nazioartean hedatutako hogei bat bulego ditu. Ingeniaritza aeroespaziala, azpiegiturak, garraioa eta energia bezalako esparruetan espezializatuta dago.

 

SENER-en aurkezpena



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke