Sener-ek ospitale-instalazio bat eraikitzeko lanak ikuskatu ditu Mexikon

2016ko Urtarrila 18,

Spri_internacionalización_SENER
Proiektua Eduardo Liceaga Ospitale Nagusian abiarazitako erreforma multzoaren barruan gauzatuko da

Sener ingeniaritza eta teknologiako enpresa-taldeak lanen ikuskapena eta proiektu exekutiboaren idazketa eta egiaztapena egin ditu, Mexiko Hirian kokatutako Eduardo Lizeaga Ospitale Nagusiko ekipamendu kirurgiko baten eraikuntzarako.

Proiektu hau Enrique Peña Nieto Mexikoko presidenteak inauguratu zuen urtarrilaren 6an, eta ospitalea eskariaren baldintzetara egokitzeko asmoz abiarazitako erreformen barruan gauzatzen ari da, urtean milioi bat erabiltzaile baino gehiago jasotzen baititu.

Modernizazio lanak 2009an hasi ziren, eta bi urte geroago, Senerrek lehiaketa publikoaren esleipena eskuratu zuen proiektua gainbegiratu eta kirurgia-dorrea eta unitate osagarri bat eraikitzeko kontratuetan.

Kirurgia-dorrean, Latinoamerikako lehen kirurgia-gela hibridoa kokatuko da, baita trasplanteak egiteko eremuak, kirurgia-gelak, terapia intentsibokoak, gastroenterologiakoak eta ospitalizaziokoak ere, 15.500 metro koadroko guztizko azalera eraikiaz.

Instalazioa garatzeko, Senerrek BIM (Building Information Modeling) teknologia berritzailearen moduko metodoez eta SENEt deritzon dokumentazioa kudeatzeko software propioaz baliatu da.

Kontratu hau, Senerrek garraio-azpiegiturak, ingeniaritza eta eraikuntza, hidrokarburo-energia eta ontzigintza bezalako esparruetan Mexikon gauzatuak dituen beste proiektu batzuei gaineratu zaie.

Sener-en aurkezpena Mexikon 



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke