Presentzia Hannoverreko Azokan

2015ko Apirila 30,

spri_internacionalizacin_feria_hannover
Hannoverreko Azokaren irudia.

Apirilaren 13tik 17ra egin zen Hannoverren urteroko munduko industri azoka garrantzitsuena. Angela Merkel kantziler alemanak inauguratu zuen azoka Indiako lehen ministro Narenda Molirekin batera, India izan baitzen herrialde gonbidatua  “Make in India” izenburupean antolatu den edizio honetan, non Indiako 400 enpresa erakusle baino gehiago izan baitira.


220.000 bisitari inguruk (70.000 espreski joan zirelarik Alemaniara) parte hartu zuten 70 herrialdetako 6.500 erakusle izan dituen azoka honetan. Azokak sektore hauek barne hartu ditu: industri arloko azpi-kontratazioa, produkzioko ingeniaritza, automatizazioa, IKTak, energia eraginkortasuna eta, besteak beste, e-mobility; garrantzi berezia eman zaio 4.0 industriari eta esparru horretako azken joerak azaldu dira.

Aipatzekoa da euskal enpresa ugarik parte hartu dutela azokan, enpresa bisitariez gain, 40 erakusle inguru izan baitira. Konpainia batzuek hogei urte baino gehiago daramatzate azokan parte hartzen eta beste batzuk berriz lehen edo bigarren aldiz joan dira erakusle gisa. Horietako asko azpi-kontratazioaren pabilioian izan dira, espezialistak baitira galdaragintzan, altzairu forjatuan, mekanizatuan edota tresneria fabrikazioan. Beste sektore batzuetako enpresak ere hurbildu dira, hala nola galdaragintzakoak, prozesu industrialen automatizaziokoak eta transmisio elementuetakoak, eta sektore elektrikoak ere presentzia handia izan du.

Euskal enpresa askok adierazi dute Hannoverreko Azoka topagune aparta dela bezero globalentzat, eta ez soilik Alemaniako merkatuan interesatuta daudenentzat.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke