Pandion Partners sareak Bilbon kokatu du bere egoitza

2015ko Urria 30,

spri_internacionalizacion_Pandion Partners
Sareko kideak Bilbon.

Pandion Partners sarea duela 15 urte sortu zen eta Finantza Korporatiboen aholkularitza arloko konpainien (besteak beste, Albia Capital enpresa da parte-hartzaileetako bat) nazioarteko talde bat da. Orain urrats bat gehiago eman du bazkideen arteko jarduera bateratua sustatzeko bere estrategian, eta Bilbon kokatu du bere egoitza, handik koordinatuko duelarik mundu mailako bere jarduera.

Pandion Partners sarean 13 konpainia daude eta konpainia horiek Espainia, Frantzia, Italia, Alemania, Belgika, Txekiar Errepublika, Holanda, Polonia, AEB, India, Txina, Brasil eta Kanadan kokatuta daude. Sareak helburutzat du bere kide guztien artean aholkularitza-lanak sustatu eta gauzatzea askotariko operazioetan: salerosketak, bat-egiteak eta bazkide edo aliantza estrategikoen bilaketak sektore eta geografia desberdinetako enpresen artean.

Bestalde, Albia Capital Partners konpainiak egoitza bana dauzka Bilbon eta Madrilen. 2004an sortu zen, eta aholkularitza zerbitzuak eskaintzen ditu Finantza Korporatiboaren eta Aholkularitza Estrategikoaren esparruetan. Pandion sarea are gehiago sendotuko duen urrats honekin, Albiak nazioartekotze-estrategia indartuko du, zeinaren bidez mugaz gaindiko operazio ugari gauzatu baititu azken urteotan.

Pandion Partners sareak Bilboko Udalaren laguntza jaso du Bilbao Ekintzaren bidez. Bilbao Ekintzak helburutzat du balio erantsi handiko zerbitzu aurreratuak sustatzea, kasu honetan enpresen estrategia korporatiboa garatzeko eta hobetzeko.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke