Oronak, Frantzia eta Norvegian bi eskuratze eginda, Europan duen presentzia areagotu du

2016ko Otsaila 15,

SPRI_internacionalización_Orona
Erosketek Oronaren nazioartekotze estrategia aurrera ateratzea dute helburu

Nazioartean hedatzeko apustua areagotze aldera, igogailu eta igotze sistemen Orona euskal konpainiak, Frantzian eta Norvegian kokatutako bi enpresa berriren eskuratzea iragarri du.

Gipuzkoako Hernani udalerrian egoitza duen enpresak, Alsazia eskualdeko igotze sistemen sektoreko buru den EST Ascenseurs frantziar enpresaren kontrola lortu du.

1986an Estrasburgon sortutako galiar enpresak, urtean 7 milioi euro inguruko urteko negozio bolumena erregistratzen du eta mantentze-lanekin erlazionatutako 2.000 kontratu baino gehiago kudeatzen ditu.

Gainera, Oronak Heis 1Group norvegiar enpresa eskuratu du, eskandinaviar herrialdean bere presentzia sendotzeko asmoz. Norvegiako enpresak delegazioak ditu Estatuko hiri garrantzitsuenetan, hala nola, Oslo hiriburuan eta Stavanger, Bergen, Trondheim, Tromso eta Tongsber-eko hiriguneetan.

Heis 1 Group eta Orono taldearen arteko harremana ez da berria, izan ere azken 14 urteetan euskal konpainiaren banatzaile izan baita norvegiar merkatuan.

Oronako zuzendari nagusi Javier Mutuberriak eragiketa hau, Europan “estaldura geografiko handiago bat lortzea” ahalbidetuko duen mugimendutzat eta “produktu eta zerbitzu lehiakorragoak” lortzeko aukeratzat jo du.

Nazioartekotze estrategiaz gain, euskal enpresa I+Gren aldeko apustuarekin darrai eta egun, igogailuak kanpoaldearekin komunikatzen duten sistemen segurtasuna areagotzea helburu duten irtenbide teknologikoak garatzen ari da.

Proiektu honek, 2015ean 3,91 milioi euroko laguntzak eskaini zituen transferentzia teknologikorako erreminta den Eusko Jaurlaritzaren Basque Industry 4.0 laguntza programaren babesa jaso du.

Orona-ren aurkezpena



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke