Oronak bere zabalkuntza internazionala indartu du frantziar enpresa bat erosita

2016ko Martxoa 21,

SPRI_internacionalización_Orona
Orona-k zerbitzu saileko negozio-bolumena handitzea gura du

Igogailuen Orona euskal enpresak Sealift Cote d’Azur  frantziar konpainia, Itsas Alpeen frantziar hego-ekialdeko departamenduan igotze sistemen merkatuko enpresa burua, erosi duela iragarri du,.

Erosketa honekin, Hernani gipuzkoar udalerrian egoitza duen konpainiak Europan bere hazkunde internazionalerako estrategiarekin jarraitzen du eta frantziar lurraldean bere presentzia indartzen du.

Gainera, Oronak igogailuen mantentze, konponketa, modernizazio eta ordezkatzea barne hartzen duen bere zerbitzu saileko negozio- bolumena handitzea bilatzen du ere.

Sealift Cote d´Azur-en erosketak Oronaren sare komertzialaren areagotzea suposatzen du, frantziar konpainiaren igogailuen mantentzerako 2.000 kontratuen kudeaketa aintzat hartuta.

Sealift Cote d’Azur Oronak Frantzian duen bere egitura komertzialera gehitzen den bederatzigarren enpresa da; operazio honekin, enpresak herrialde honetan 95 milioi euroko negozio- kopurua lortzea espero du.

“Sealift Cote d´Azur-en erosketa, Frantzian Oronaren garapenerako eta sendotzerako pieza gakoa da eta, era berean, gure hazkunde internazionalaren estrategia indartzen du” adierazi du enpresako zuzendari nagusi Xabier Mutuberriak.

Iragan otsailean, euskal taldeak, frantziarra ere den eta Alsazia eskualdean igotze sistemen sektoreko buru EST Ascenseurs-en erosketa eta Heis 1 Group norvegiar enpresa eskuratu zuela iragarri zuen.

Kanpoan bere presentziari eusteaz gain, gipuzkoar enpresak I+G-ren aldeko apustuarekin jarraitzen du eta egun, Eusko Jaurlaritzaren Basque country 4.0. laguntza programaren babesa duen igogailuen segurtasuna sendotzeko soluzio bat garatzen ari da.

 

Oronaren aurkezpena



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke