Ormazabal Iberdrolaren lehentasuneko hornitzailea izango da Erresuma Batuan

2015ko Urria 01,

Spri_Internacionalización_Ormazabal
Iberdrolak, Ormazabal-ekin kontatzen du sare eletriko proiektuetan Erresuma Batuan

Iberdrola enpresa elektrikoak, Velatia taldeko kide den Ormazabal euskal konpainia industriala aukeratu du, Erresuma Batuan bere sare elektrikoen proiektuetarako lehentasuneko hornitzaile gisa.

Iberdrolaren britaniar filiala den Scottish Power Energy Networks-ek bere banaketa sarea hornitzeko, hurrengo hiru urteetan, banaketa elektrikoaren transformadoreak Ormazabali aginduko dizkio.

Gainera, multinazional energetikoa Salamancako Gedelsa enpresaren alde egingo du, britaniar herrialdea transformadoreez hornitzeko.

2015eko lehen seihilekoan, Iberdrolak 2.100 milioi euroko balioa izan zuten erosketak egin zizkien 13.000 hornitzaileei, horietako asko, nazioarteko proiektuak helburu zituztenak.

Ormazabaleko zuzendari nagusi Jorge Gonzalezek, negozio berrien trakzio- enpresatzat jo du enpresa elektrikoa.

Bere iritziz, tankera honetako proiektuek, konpainiaren “nazioarteko hedapenarentzako” nolabaiteko onespena suposatzen dute; bien bitartean, sare inteligenteen eremuen berrikuntzan oinarritutako beste ekimen batzuk “teknologiaren gailurrean egoteko” aukera ematen die.

“Ormazabalentzako, Erresuma Batuan Iberdrolaren lehentasunezko hornitzaile izateko aukeratu izanak, gure lana aintzatesten du eta erronka berriei aurre egiteko indarrak ematen dizkigu” bukatu du.

Iturria: Estrategia Empresarial

Velatia Taldearen aurkezpena



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke