Nazioartekotzearen Euskal Partzuergoa enpresarien aurrera azalduko da, lehentasunezko merkatuetako negozio aukerak eta joerak aztertuko dituen Kongresu batean

2016ko Otsaila 08,

spri_internacionalizacion_mundura_begira21 (3)
Mundura Begira – Mirando al mundoren kartela.

Nazioartekotzearen Euskal Partzuergoa 2014an sortu zuten Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako Foru Aldundiek hiru lurraldeetako merkataritza ganberekin batera, helburutzat harturik denen ahaleginak uztartzea eta autonomia erkidegoko konpainiei atzerrira ateratzen laguntzea.  ‘Mundura Begira – Mirando al mundo’ ekitaldia Euskalduna Jauregian egingo da martxoaren 16an, eta bertara azalduko dira egoera ekonomikoaren azterketan espezializatutako hainbat analista, Alemania, Txina, Estatu Batuak, Mexiko eta Hegoafrikatik etorriko direnak.  Parte-hartzaileek www.spri.eus/mundura-begira web orrian emango dute  izena, eta hitzorduak erreserbatu ahal izango dituzte SPRIko Kanpo Sareko eragileekin, beren kasuak azaltzeko.

Nazioartekotzearen Euskal Partzuergoa (NEP) -Eusko Jaurlaritzak sortua Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin eta hiru lurraldeetako merkataritza ganberekin batera elkarrekin lan egiteko enpresen nazioartekotzearen alde- martxoaren 16an aurkeztuko da Autonomia Erkidegoko enpresarien aurrean Euskalduna Jauregian egingo den aurkezpen jardunaldi batean. Jardunaldi horretan bere zerbitzu-katalogoa aurkezteaz gain, kanpoko merkatuetako negozio aukerak aztertuko dira lehen mailako adituen eskutik. ‘Mundura Begira – Mirando al mundo’ izeneko jardunaldi hori izango da euskal enpresei atzerrira irteten laguntzeko politikak dituzten euskal erakundeek elkarrekin antolatutako lehen ekintza.

Hitzaldiez gain, nazioartekotze prozesuetan eragina duten joera globalei buruzko mahai-inguru bat ere izango da. Gainera, parte-hartzaileek aukera izango dute Eusko Jaurlaritzaren Nazioartekotze Estrategiak lehentasunezkotzat jotzen dituen merkatuen ezaugarri espezifikoak ezagutzeko (Alemania, Txina, Estatu Batuak eta Mexiko herrialde garatuen artean, eta Hegoafrika gorakorren artean), herrialde horietako bakoitzean espezializatutako adituen laguntzarekin. Bestalde, aukera paregabea izango dute aurrez aurreko elkarrizketa bat izateko interesatzen zaien merkatuan espezializatuta dagoen SPRIko Kanpo Sareko teknikariarekin.

Mundura Begira ekitaldian mahai-inguru bat ere egingo da aipatu merkatuetan esperientzia duten euskal enpresekin.

Nazioartekotzearen Euskal Partzuergoa

Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, eta hiru lurraldeetako merkataritza ganberek 2014ko maiatzean sinatutako hitzarmen baten bidez sortu zen Nazioartekotzearen Euskal Partzuergoa (NEP), plataforma komun bat eratzeko eta bere bitartez koordinatzeko erakunde eta organismo horiek guztiek euskal enpresei nazioarteko merkatura irteten laguntzeko proposatzen dituzten estrategiak. Halere, NEPek ez dauka ez izaera juridikorik, ez aurrekontu propiorik: hitzarmena sinatu zuten zazpi kideen baliabideak baino ez dauzka, eta hitzarmena urtero berritu behar da.

Hona hemen NEPen zeregin batzuk: aholkularitza ematea nazioartekotze arloko euskal eragile publikoei; lanean aritzea esparru berean ari diren Euskadiko beste administrazio, organismo publiko eta erakunde pribatuekin; prestakuntza zerbitzuak diseinatzea euskal enpresentzat; nazioartekotzea sustatzeko eta atzerriko inbertsioak erakartzeko ekimen guztiak koordinatzea; SPRIren Kanpo Sarearen zerbitzuak era partekatuan erabil daitezen sustatzea, atzerriko merkatuetan presentzia iraunkorra duen elementua baita; eta esparru horri dagokion politika publikoa nahiz haren inpaktua periodikoki ebaluatzea, bai eta  politika horren baitako instrumentu eta programak ere.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke