Munduan zer gertatzen den. Alemania 2015ko uztailak

2015ko Uztaila 17,

spri_internacionalizacion_lo_que_pasa_mundo



Lanbide Heziketa Alemanian

Lanbide heziketa funtsezko euskarria da ekonomiaren berrikuntza eta lehiakortasunerako, eta funtsezkoa baita ere komunitatearen elkartasuna sustatzeko. Alemaniako lanbide heziketaren kalitateari esker, Alemaniak du Europako gazteen langabezia kuotarik baxuena, eta erabakigarria da Alemaniako merkatuan nahiz atzerrikoetan arrakasta eta izen ona lortzeko. Horregatik, Alemaniako enpresek lehiakortasun faktore hori kontserbatu eta garatu nahi dute, eta lanbide heziketan inbertitzen jarraitu.

Lanbide heziketako plaza huts kopuruak hazten jarraitzen du Alemanian, eta 37.101era iritsi da 2015ean. Gobernu Federalak, gainera, erabaki du lanbide heziketa dualaren nazioarteko lankidetza indartzea. Gainera, “Berlin 11 Memorandoari” esker, EBk sustatutako beste 10 lankidetza proiektu sortu dira eta jarraipena eman zaie, Alemaniak parte-hartze aktiboa duelarik lankidetza proiektu horietan. Azpimarratzekoa da halaber MobiPro proiektua, zeinaren bidez EBk Europako gazteen lanbide heziketan interesatuta dagoen jendearen mugikortasuna sustatzen baitu.

spri_internacionalizacion_germany

Iturria: www.bmbf.de

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke