Munduan gertatutakoak. Urtarrileko bigarren astea

2016ko Urtarrila 22,

spri_internacionaliacion_lo que pasa por el mundo

Brasilek programa bat sortu du petrolio eta gas sektorea akuilatzeko, eta Mercedes enpresak BMW atzeman du.

Brasileko gobernuak programa bat sortu du petrolio eta gas sektorea akuilatzeko

Brasileko gobernuak OIL & GAS sektoreko Produkzio Katearen Lehiakortasuna, Garapena eta Hornitzaileen Hobekuntza Akuilatzeko Programa sortu du. Nazio mailako politika hobetzea da ekimen horren helburua.

Aldizkari Ofizialean argitaratutako dekretu bidez sortu dute programa berria. Ministerioak jakinarazi duenez, nazio mailako edukien eskakizuna ez betetzeagatik ezarritako isunen gaineko presioa arinduko du testuak. Programa horren bidez hartutako neurriez gain, Gobernua alternatiba bila dabil, kostuak murriztu eta produktibitatea handituko duen politika bat prestatzeko.

Deutsche Bank-en akzioak finantza-krisiko mailaraino jaitsi dira

2009ko martxoko finantza-krisi global sakona gertatu zenetik, Deutsche Bank-en akzioak lehenengoz jaitsi dira 20 euro baino gehiago partaidetza-titulu bakoitzeko. Urtarrilaren 14an 19,81 euroko maila erregistratu zuten, gutxi gorabehera bezperakoa baino %5 gutxiago. Deutsche Bank-en akzioak aldi batez galtzaile izan ziren DAX-Alemaniako erreferentziazko burtsa-indizean, eta, %3,3ko zenbaki gorriak erregistratu zituen.

Société Générale banku frantsesak argitaratutako ikerketa lanak -non lehiatzaileen analistek esandakoak azpimarratzen ziren- hautsak harrotu zituen. Izan ere, txostenaren arabera, zirkulu askotan esaten omen zen Deutsche Bank “kalitaterik gabeko” negozioa zela, eta horregatik ez zegoela akzioen balioa hobetzeko aurreikuspenik.

 Mercedes enpresak BMW atzeman du

Mercedes izan da 2015eko auto marka onena, negozio bolumenaren hazkunde handiena izan baitu iazko urtearekin alderatuta. Daimler berriro kokatu da Audi markaren aurretik, eta orpoz orpo jarraitzen dio BMWri.

Mercedes taldearen kopuruak biribilak dira. 2015ean 1,99 milioi auto saldu zituen, salmenta bolumena %14,4 handituz; eta bere lehiatzaile Audiren salmentak, berriz, 1,8 milioikoak izan ziren, %3,6ko hazkundearekin.

 Alemaniak etxebizitza gehiago behar ditu

 Alemanian nabarmen igo da logela merkeen eskaera, eta ez soilik milaka errefuxiatu iritsi direlako. Adituek diotenez, urtean 400.000 etxebizitza berri baino gehiago behar dira, eta hauxe omen da eraikitzeko unea.

Bistan da errefuxiatu-olatuak ez duela sortu Alemaniako herri askotako etxebizitzen arazoa, baina larriagotu egingo du, zalantzarik gabe. Etxebizitzaren sektore ekonomikoko elkarteek egin dituzten kalkuluen arabera, 2009az geroztik behar zirenak baino 37.000 etxebizitza gutxiago eraiki dira urtean.

Gamesak bi kontratu berri sinatu ditu Txinan 40 turbina hornitzeko

Gamesak bi kontratu berri sinatu ditu Txinan 98 megawatio hornitzeko Senjitu II eta Cangfang parkeetan. Eta konpainiak jakinarazi duenez,  49 turbina instalatuko ditu horretarako.

Lehen kontratua Hebei Construction&InvestmentGroup Co., Ltd. Taldearekin izan da; G9X-2.0 modeloko 25 aerosorgailu hornitu eta instalatuko dizkio, zeintzuek 50 megawatioko potentzia baitute guztira. Aerosorgailu horiek Senjitu II parkean kokatuko dira (Fengning eskualdean, Chengde barrutian, Hebei probintzian). Bigarren kontratua energia berriztagarria ematen duen Concord New Energy enpresarekin sinatu du; kasu honetan, G90-2.0 modeloko 24 aerosorgailu hornitu eta instalatuko dizkio, guztira 48 MWko potentzia dutenak, eta Cangfang parkean kokatuko dira (Huize konderrian, 3.400 metroko altueran, Yunnan probintzian, Txina hegoaldean). Gamesak instalatuko dituen turbinak beraizik prestatuta daude tenperatura baxuak eta aire dentsitate handia jasateko, horrelakoak baitira Txinako hego-ekialdeko eskualde batzuetako baldintzak

Txinak 100,000 milioi yuan bideratuko ditu urtean ikatz eta altzairu sektorearen gehiegizko gaitasuna murrizteko

Txinako gobernu zentralak 100.000 yuan (15.250 milioi dolar) gastatuko ditu datozen bost ekitaldietako bakoitzean, altzairuaren eta ikatzaren sektoreetan duen gehiegizko gaitasuna konpontzeko.

ICIS petrokimika merkatuko informazio hornitzaileen eta sektoreko adituen iritziak biltzen dituen txosten baten arabera, aurrekontu horrekin nagusiki langileak birkokatuko dituzte.

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke