Munduan gertatutakoak. Otsailako lehenengo astea

2016ko Otsaila 05,

spri_internacionaliacion_lo que pasa por el mundo

Ternuak irabazi du Gold ISPO Award 2016 Saria eta Indiak 20 Smart City aukeratu ditu

Ternuak irabazi du Gold ISPO Award 2016 Saria

Ternua Group taldea albiste bihurtu da arrazoi bigatik 2016ko otsailaren 24tik 27ra Munichen eginiko kirol sektoreko ISPO 2016 nazioarteko azokan.  Batetik, igandeko inaugurazio ekitaldian Martin Berasategui sukaldari ezagunak parte hartu zuen Ternua, Astore eta Lorpen marken stand bateratuan.

Bestetik, euskal enpresak Gold ISPO Award 2016/17 Saria jaso zuen Terranova eta South River jaken Outdoor segmentuan. Epaimahaiaren esanetan, Gore-Tex birziklatuzko jaka horiek pieza arin eta beroak dira, eta ezinbestekoak neguan egunero erabiltzeko.

Indiak 20 Smart City aukeratu ditu

Indiako gobernuak jendaurrean jakinarazi du zein 20 hiri adimendun aukeratu dituen “Smart Cities Mission” programarako aurre-hautatutako 98etatik. 20 hiri horiek izango dira funtsak jasoko dituzten lehenengoak, eta, beraz, abiapuntua izango dira “hiri adimendunetaranzko” eboluzioaren prozesuan. Datozen bi urteetan 78 hiri sartuko dira programan, lehenengo urtean 40 eta bigarrenean 38.

BP-k 4000 lanpostu murriztuko ditu mundu mailan

Petrolioaren prezioak jasan duen itzelezko jaitsierari erantzuteko, BP petrolio enpresa erraldoiak gutxienez 4.000 lanpostu murriztuko ditu mundu osoan datozen bi urteetan. Esplorazio eta Produkzio sailetako langile kopurua 24.000tik 20.000ra jaitsiko da 2017aren amaierarako.

Asmoa da Alemanian 800 lanpostu desagerraraztea. BP-k, Aral zerbitzu-estazioen kateak eta Castrol lubrifikagarri markak 5.500 langile inguru enplegatzen dituzte Hanburgo, Bochum, Gelsenkirchen, Lingen eta Mönchengladbach hirietan.

Siemens-ek irabazi gehiago espero ditu

Siemens talde industrialaren irabaziak ikaragarri hazi dira. Gainera, indartu egin da Estatu Batuetako CD-Adapco software enpresa erosiz, zeina 970 milioi dolarren truke xurgatu baitzuen. Enpresa hori fluxuen dinamikako simulazioetan espezializatuta dago.  Software enpresaren egoitza Melville hirian dago (New York estatuan) eta urteko 200 milioi dolar inguruko salmentak ditu, 900 bat langile baino ez baditu ere.

Siemens-ek eskaera asko erregistratu zituen lehen zerga-hiruhilekoan (2015eko abenduaren amaieran), eta analistek uste zutena baino askoz gehiago irabazi zuen.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke