Munduan gertatutakoak. Martxoko lehen astea

2016ko Martxoa 04,

spri_lo_que_pasa_por_el_mundo_800

 

Iberdrolak 17.000 milioi inbertituko ditu gehiago hazteko AEBetan eta Erresuma Batuan, eta AEBren hazkundea %1ekoa izan da.

 

Iberdrolak 17.000 milioi inbertituko ditu gehiago hazteko AEBetan eta Erresuma Batuan

Iberdrolak 24.000 milioi euroko inbertsioa egingo du 2020ra arte, urteko %6ko hazkundea lortzeko. Kopuru horretatik, 17.000 milioi bideratuko ditu gehiago hazteko Estatu Batuetako eta Erresuma Batuko sareetan, besteak beste, sare adimendunak ezartzeko programetan. Estatu Batuetan lortuko duen garapenari esker, Avangrid enpresak bikoiztu egingo du energia berriztagarriak sortzeko duen gaitasuna.

 

AEBen hazkundea %1ekoa izan da

AEBek gorantz berrikusi dute 2015eko laugarren hiruhilekoko BPGa, %1ean kokatu baitute, urtarrilean balioetsitako %0,7aren gainetik. Berrikuspena goranzkoa izan den arren, datu horrek adierazten digu hazkundea moteldu egin dela Ipar Amerikan (%2 eta %3,9  hirugarren eta bigarren hiruhilekoetan). Oro har, AEBetako BPGa %2,4 hazi da 2015ean, hots, 2014an erregistratutako berbera eta 2010az geroztik (%2,1) lortutako batez bestekorik handiena.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke