Munduan gertatutakoak. 2015eko azaroko azken astea

2015ko Azaroa 27,

spri_internacionalizacion_lo_que_pasa_mundo

Gamesa enpresak eguzki energiaren arloko bere lehen proiektua egingo du Indian

Gamesa dugu aero-sorgailuen sektoreko enpresa liderretako bat. %25eko merkatu-kuotaren jabea da eta berriki iragarri du Indiako eguzki merkatuan sartzeko erabaki estrategikoa hartu duela, eskala handiko eguzki energia proiektuetarako eraikuntza eta ingeniaritza konponbideak eskaintzeko. Proiektua Tamil Nadu Estatuan egingo da, Indiako hego-ekialdean.

Gamesaren Indiako ordezkaritzak 9 MW potentziako eguzki energiako proiektu bat (giltza eskuan) enkargatu du.  “Gamesan oso pozik gaude arrakastaz jarri dugulako martxan Indian eguzki energiaren arloko gure lehen proiektua, eta aukera daukagu bide hau Tamil Naduko merkatu lokaletik abiatzeko”, esan du Ramesh Kymal presidente eta zuzendari nagusiak.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke