Mexikoko GIS taldeak Fuchosa enpresa bizkaitarra erosi du

2016ko Otsaila 04,

spri_fuchosa2
Fuchosa fabrikaren sarrera.

Mexikoko GIS talde industrialak erosi du Automotive Components Europe (ACE), zeinaren barruan baitaude, besteak beste, Poloniako EBCC automozio enpresa, Txekiako Feramo eta Fuchosa enpresa bizkaitarra, eta baita ere egoitza Bizkaian duen ingeniaritza. 86 milioi euro inguruko salerosketa hori 2015eko abenduaren 28an itxi zen eta taldeak Mexikotik kanpo egin duen lehen erosketa izan da.

Talde mexikarrak azaldu duenez, operazio honen helburua da autoentzako osagaien plataforma global indartsu bat sortzea, eta, hain zuzen, ACE espezialista da sektoreko marka desberdinetako balazta sistemetan erabiltzen diren osagaietan.

Gainera, enpresa talde hori erosita, GISek aluminiozko piezen galdaketa eta haien mekanizatua erantsiko dizkio egungo eskaintza teknologikoari. Eta balioan jartzen du, bestalde, ACE taldeko ingeniaritza nahiz ikerketa eta garapen sailek negozioari egiten dioten ekarpena.

Fuchosa enpresak zuzendutako euskal taldeak Atxondon du egoitza nagusia, eta Europako liderra da autoetako balaztentzako urkiletan, berea delarik  kuotaren %40 baino gehiago. Talde horrek 120 milioi euro inguru fakturatzen du urtean, 200 langile dauzka plantillan eta urtean 45.000 tona inguru ekoizten ditu galdaketa sektorean.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke