LKS Indiako Goa estatuko hirigintza arloko garapen-planetan parte hartzen ari da

2015ko Uztaila 28,

Spri_Internacionalizacion_LKS
Mapusako udaletxea.

LKS aholkularitza eta ingeniaritza zibileko euskal enpresa, India hegoaldeko Goa estatuan kokatuta dauden Sanquelim eta Mapusa hirietako hiri-antolaketa planetan parte hartzen ari da, esparru horietako hazkunde jasangarria bermatzeko asmoz.

Konpainiak, LKS India filialaren bitartez, meatzaritzan oinarritutako ekonomia eta eraldaketa sozial sakona nagusi dituen Sanquelim hiriko hirigintzako master plana garatzeko deituta zegoen lehiaketa publikoaren esleipena lortu du.

Proiektua ondorengo hilabeteetan garatu da, eta horri esker, ingurumena errespetatuko duen hazkunde-prozesua sustatu ahal izango da.

Gainera, bertako agintariek, Goa estatuko Mapusa hirian ere hiri-antolaketa berri bat abian jartzea erabaki dute.

Plana gauzatzeko bi esparru zehaztu dira, 1.798.455 eta 650.000 metro koadrokoak, hurrenez hurren, urtebeteko epean osatzeko konpromisoaz.

Bigarren proiektuan, LKS hiri-garapen berria taxutu eta birpartzelazioa egoki kudeatzeaz arduratuko da.

Proiektua uztailaren 6an aurkeztu zen, Mapusan jaiotako Manohar Parrikar Indiako Defentsa ministroa eta Goa eskualdeko Gobernuburu Laxmikant Parsekar partaide izan zituen jendaurreko ekitaldi batez.

Hirien garapena eta hiri adimendunen sorrera lehentasun osoko helburutzat jo ditu Narendra Modi Indiako egungo lehen ministroak.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke