Lazpiurren makineria saldu dio Valeo-ri Errumania eta Txinako lantegietarako

2015ko Urria 29,

SPRI_Internacionalización_lazpiur
Lazpiur-en instalazioak, Bergaran

Industria sektorerako makineria fabrikatzen duen enpresa gipuzkoarrak Lazpiur-ek akordio bat itxi du automobilgintzako osagaiak ekoizten dituen Valeo multinazional frantziarrarekin, azken honek Txinan eta Errumanian dituen instalazioei zuzendutako bi ekipamenduren salmenta gauzatu ahal izateko.

Robotak atxikiak dituzten ekipamendu horiek ibilgailuetako fokoak estaltzen dituen plastikoko bizarrak, ertz biziak eta ezpurutasunak kentzen laguntzen dute, piezen garbiketa eta bernizadura prozesua osatzeaz gain.

Makinak Valeo-k Txinako Wuhu eta Errumaniako Timisoara hirietan dituen lantegietan instalatuko dira.

Akordioak Valeo eta Lazpiurren arteko azken hamarkadako harremanak sendotuko ditu. Euskal enpresak 13 makinaren horniketa egin dio konpainia frantziarrari, munduan dituen hainbat instalaziotarako. Iaz, euskal konpainiak industria-labe baten horniketa egin zion Valeo-ri Martos herrian (Jaen) duen lantegirako.

Valeo automobilgintzako osagaien diseinuan, ekoizpenean eta salmentan espezializatuta dagoen multinazionala da. 128 lantegi, 21 ikerketa-zentro eta 40 garapen-zentro ditu, eta 80.000 langile baino gehiago 29 herrialdetan.

Lazpiur-en aurkezpena



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke