Lazpiur-ek hiru makina berriren horniketa egin dio Yazaki japoniarrari

2015ko Apirila 13,

imagen_spri_internacionalizaciion

Forjarako ekipamendu eta tresneriaren fabrikazioan diharduen Lazpiur euskal enpresak ibilgailuetako konektoreen kontrol dimentsional eta elektrikorako hiru makina berri entregatu dizkio Yazaki multinazionala japoniarrari, Mexikon dituen lantegietako batean.


Entrega honen bidez, Lazpiur-ek beste aurrerapauso bat eman du, 2011ren amaieraz geroztik Bergarako enpresa konpainia japoniarrarekin lotzen duen harremana sendotzeko bidean. Orduko hartan, Yazaki-k fusible-kaxen azken muntaketa-lerroa erosi zion euskal enpresari, amaitutako produktua testatu ahal izateko.

Durangoko (Mexiko) lantegitik konpainia japoniarra hornitzeaz gain, Lazpiur-ek makineria helarazten die Monterrey-ko unitateari eta Yakazik Michigan-en (Estatu Batuak) duen instalazioari.

Lazpiur-ek bi negozio-ildo nagusi ditu: makineriaren eraikuntza, eta forjaketa hotz, erdi-bero eta berorako doitasunezko tresneriaren fabrikazioa. Ford, Mercedes, Volkswagen eta Lear bezalako multinazionalei horniketa egitea da dibisio horien helburua.

Europako eta Amerikako merkatuetan lortu duen hedapen sendoaren laguntzaz, Lazpiur-ek automobilgintza, etxetresna elektrikoak, eraikuntza eta tren-industria bezalako sektoreetarako lan egiten du eta 25 herrialdetan finkatuta dago.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke