ES | EU


2016ko Urtarrila 18


Ikusmen artifizialean eta lagundutako komunikazio sistema teknologikoetan espezializatuta dagoen Irisbond konpainia gipuzkoarrak, ordenagailua ikusmenaz kontrolatzea ahalbidetzen duten 21 ekipo entregatu ditu Txileko La Pintana herrian, mugikortasun arloko zailtasunak dituzten pertsonentzat.

Gailuak itxialdi sindromea pairatzen duten pertsonei zuzenduta daude. Gaixotasun honekin, pazientea kontziente dago baina ezin da mugitu edo komunikatu, gorputzeko borondatezko gihar guztiei, begiei izan ezik, eragiten dien erabateko paralisiaren eraginez.

La Pintana herriko udal agintariek errolda bat landu zuten udan, bertako biztanleen artean ahozko komunikazioa egiteko zailtasunak dituztenen kopurua zehazteko, Irisbond-ek diseinatutako teknologiaz baliatzeko aukera izan dezaten.

Eduardo Jauregi konpainia gipuzkoarreko kontseilari ordezkariaren esanetan, gailuen entregaren haritik, bertatik bertara egiaztatu ahal izan da “muturreko gaixotasun gogorrak” pairatzen dituzten pertsonen bizi-kalitatearen hobekuntza.

Donostian finkatuta, Irisbond-ek Vicomtech‐IK4ren laguntza du bazkide teknologiko gisa, eta Argentina, Txile, Peru, Estatu Batuak, Hego Afrika, Grezia, Frantzia, Irlanda, India eta Finlandia bezalako merkatuetan egotea ahalbidetu dion banaketa-sare zabala dauka.

Irisbond enpresaren garapen baten eskuliburua