Inser-ek industria-prozesuak automatizatzeko kontratua sinatu du AEBetako enpresa batekin

2015ko Iraila 24,

Spri_Internacionalización_Inser
Inser-ek 1.000 aplikazio baino gehiago diseinatu eta muntatu ditu, 1.200 robot baino gehiagoren instalazioan parte hartuz.

Sistema robotizatuen instalazioan espezializatuta dagoen Inser Robótica konpainia bizkaitarrak bi milioi dolarreko kontratua sinatu du Hannibal Industries industria-hornitzailearekin, enpresa estatubatuarrak Kalifornian duen lantegiko soldadura-prozesua automatizatzeko.

Enpresako I+G+b sailak eduki teknologiko handiko hainbat zelula robotizatu garatu ditu Hannibal-en langetak eta apalategiak ekoizteko prozesuak lotu ahal izateko.

Inser-en garapenak piezen, soldaduraren, margotze eta paketatze lanen eta amaierako paletizatzearen aldez aurreko profilatzea automatizatzea ahalbidetu du, instalazioen errentagarritasuna eta ekoizpen eta mekanizazio ahalmena areagotuz.

Inser-ek Ipar Amerikako azoketan izan duen partehartzeari esker, konpainia aisa asko sartu ahal izan da AEBetako merkatuan. Honela, enpresak nazioarteko jarduera-eremua handitu ahal izan du, Brasilen, Panaman eta Europan garrantzi handiko kontratuak eskuratu ondoren.

Inser 1986an sortu zen, eta 1.000 aplikazio baino gehiago diseinatu eta muntatu ditu, 1.200 robot baino gehiagoren instalazioan parte hartuz.

Iturria: Estrategia Empresarial

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke