Inkoak nekazaritza-abeltzaintzako proiektu bat lortu du Argentinan

2015ko Urria 29,

SPRI_Internacionalización_Inkoa
Proiektua Argentinan kokatutako nekazaritza-elikagaigintzako hamaika ikerketa zentro diseinatzean eta abian jartzean datza

Inkoa ingeniaritza-enpresa bizkaitarrak nekazaritza-abeltzaintzako proiektu berritzaile baten esleipena lortu du Argentinan, nekazaritza-elikagaigintzako hamaika ikerketa zentro diseinatu, gauzatu eta abian jartzeko.

Garapenerako Banku Interamerikarrak (BID) emandako 2 milioi euroko finantzaketa duen ekimen honek euskal konpainiako I+G sailak garatutako teknologien transferentzia ekarriko du.

Proiektuan erabiliko diren haririk gabeko sentsore-sareak Bizkaiko ingeniaritza-enpresak garatu ditu azken urteotan, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak ikerketa eta berrikuntza sustatzeko abiarazi duen GAITEK programaren laguntzaz.

Era berean, Inkoak klima eta ureztapena online kontrolatzeko sistemak integratuko ditu, baita nekazaritzari zuzendutako saiakuntza bioteknologikoak egiteko behar diren biosegurtasun-sistema aurreratuak ere.

Argentinako Nekazaritza-Abeltzaintzako Teknologia Institutu Nazionalak lizitatutako proiektu hau, Inkoak nazioarteko merkatuen alde apustu egiteko estrategiari atxikita gauzatuko da.

Iturria: Empresa XXI

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke