Ineos taldea Bilboko Portuan sartu da Befesa enpresaren bidez

2016ko Urtarrila 20,

spri_internacionalizacion_Befesa planta en el puerto de Bilbao
Befesa Valoración de Azufre (BVA) azido sulfurikoko fabrikaren irudia.

Konpainia britainiarrak 2012an inauguratutako sufre-fabrikaren erosketa operazioa itxi du eta portuaren logistika ona baloratu du.

Bilboko Portua da Euskadira industri arloko inbertsioak erakartzen dituen gune garrantzitsuenetako bat, eta testuinguru horretan kokatzen da IneosGroup kimika-talde britainiarrak itxi berri duen erosketa operazioa. Abenduaren erdialdean iragarri bezala, kanpoko portuko AZ-1 moilan dagoen Befesa Valoración de Azufre (BVA) azido sulfurikoko fabrika erosi du.

Ineos enpresako kontseilari delegatu Ashley Reed-ek azpimarratu duenez, euskal enpresa “Europako modernoenetako bat da”, eta gainera, “kokaleku bikainean dago, lehengaia gertu duelako eta Espainiako merkatu osoa zerbitzatu dezakeelako. Bestalde, sarbide paregabea dauka esportazio merkaturako”, itsasontzietatik hurbil baitago.

Abengoa enpresak Triton funtsari saldu zion Befesa 2013an 1.075 milioi euroren truke. Triton-ek 70 milioi inguruko inbertsioa egin du aipatu fabrikan, eta inbertsio horren bidez antzeman genezake zein zen salerosketaren hasierako prezioa, ez baitute ezagutzera eman operazioaren kostua.

Befesa Valoración de Azufre (BVA) enpresak eguneko 24 orduz egiten du lan 35 laguneko plantillarekin, eta gai da urtean 120.000 tona sufre inguru tratatzeko.

Sufre hori, petrolioa fintzeko prozesutik atera daitekeena, 350.000 tona sufre sulfuriko eta oleum (SO3n aberatsa den konposatua) produzitzeko erabiltzen da. Operazio honi esker, modu eraginkor, sostengarri eta seguruagoan kudeatzen da petrolio enpresek ingurumenean duten inpaktua.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke