Gamesak kontratuak lotu ditu Turkian, Zipren eta Kuwaiten, eta 54 herrialdetara zabaldu du bere merkatua

2015ko Iraila 30,

Spri_internacionalización_Gamesa
Gamesa multinazionalak energia eolikoan espezializatuta dago

Energia eolikoan espezializatutako Gamesa euskal multinazionalak zenbait kontratu lotu ditu Turkian, Zipren eta Kuwaiten, 72,5 megawatteko potentzia hornitze aldera. Akordioek konpainiaren kanpo sarea 54 herrialdetara zabaltzea suposatzen du.

Zamudioko bizkaitar udalerrian egoitza duen enpresak, Ado Enerji turkiar enpresari 40 megawatt eskainiko dizkio baita, instalatu eta martxan jarri ere, Akyurt, Konakpinari eta Karaçayir-eko parke eolikoetara bidera ditzan. Akordioak gainera operazio eta mantentze zerbitzuak bost urtez betetzea aurreikusten du.

Halaber, beste 12,5 megawattez hornituko du Kazanci Holding konpainia. Turbinak 2016ko bigarren hiru hilabeterako ematea eta parkea urte horretako hirugarren hiruhilekoan martxan jartzea aurreikusita dago.

Zipren berriz, Gamesak Aeoliki Akti talde lokala 10 megawattez hornituko du, Sanida Kelaki parke eolikora bideratuta. Turbinak 2016eko udaberrian ematea eta parkea, urteko hirugarren hiru hilabeterako bukatuta egotea aurreikusita dago.

Euskal enpresa lehen aldiz kuwaitar merkatura heldu da, arabiar herrialdeak izango duen lehen parke eolikoan 10 megawatteko horniketa eta instalakuntzarako kontratu baten eskutik, Elecnor eta Alghanim konpainia kuwaitarraren arteko joint venture bat, hain zuzen ere.

Gamesaren aurkezpena



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke