Gamesak eguzki- energiazko proiektu bat burutuko du Indian

2016ko Urtarrila 19,

SPRI_internacionalización_Gamesa
Sektore fotovoltaikoaren aldeko apustua Indian Gamesaren helburuetako bat da

Energia berriztagarrietarako teknologian espezializatutako Gamesa euskal konpainiak, New Era Enviro sustatzailearekin kontratua itxi du, Indiako Hegoaldeko Telangana eskualdean kokatutako hiru plantatan, 23 megawatt-eko eguzki- potentzia garatzeko.

Euskal taldeak, hurrenez hurren Bujarampet, Ellanthakunta eta Mankondur herrietan, 5 MW, 10 MW eta 8 MWeko hiru eguzki- planta eraikitzeko proiektua beteko du.

Zehazki, konpainia, ingeniaritzaz, inbertsore fotovoltaikoen horniketaz eta proiektua martxan jartzeaz arduratuko da. Bere aldetik, New Era Envirok, panelen eta eguzki-egituren hornitzearen ardura izango du.

Kontratu hau, Gamesak jasotzen duen bigarren eguzki- eskaera da, jada martxan dagoen eta iragan urteko uztailean 10 megawatt-eko proiektu batekin, Indiako sektore fotovoltaikoan sartu ostean.

Sektore fotovoltaikoaren aldeko apustua Indian, euskal enpresaren helburu estrategikoetako bat da, industria eolikoaren negozio osagarrien artean aukera berriak aurkitze aldera.

Eguzki- negozioak Indian 750 GWeko potentziala du eta herrialde horretako Gobernuaren helburua, 2022an 100 GWera heltzea da, egungo 3,8 GWen aurrean.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke