Gamesak bi parke eoliko berri eraikiko ditu Indian

2015ko Azaroa 04,

SPRI_internacionalización_Gamesa
Gamesak Ostro Energy berriztagarrien operadorearentzako eraikiko ditu bi parke eolikoak

Aerosorgailuen fabrikazioan espezializatuta dagoen Gamesa euskal konpainiak, Ostro Energy berriztagarrien operadorearentzako, Indian bakoitzak 100 megawatt potentziako bi parke eoliko berri eraikiko dituela iragarri du.

Kontratu honekin, euskal enpresak 450 megawatteko guztizko horniketa eskaerak metatzen ditu urteko hirugarren hiruhilekoan soilik eta 896 megawattekoa, urteko lehen bederatzi hilabeteetan metatutakoa aztertuz gero.

Gamesako presidente eta zuzendari nagusia Indian Ramesh Kymalen ustez, konpainiak parkeen sustatzaile gisa duen esperientzia eta merkatu bakoitzeko berezitasunetara egokitutako produktu eskaintza zabala, asiar lurraldean lidergo posizioa lortzeko aprobetxatzen jakin ditu.

Ostro Energyrekin sinatutako kontratuak, Gamesak, Madhya Pradesheko erdialdeko estatuan G97-2.0 MW S klaseko 50 turbina eta Andhra Pradesheko hegoaldeko estatuko beste instalazio batean modelo bereko beste 50 instalatzea aurreikusten du.

Sartzeko prest dauden parkeak izanda, konpainiak proiektuen instalakuntza eta operaziorako beharrezko azpiegitura guztiaz arduratuko da ere.

Gamesaren aurkezpena



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke