Eusko Jaurlaritzaren laguntzak ETEek nazioarteko lizitazioetan parte har dezaten

2015ko Uztaila 30,

spri_internacionalizacion_logo-gobierno-vasco1
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren logoa.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak programa berri bat jarri du martxan euskal ETEen nazioartekotzea bultzatzeko. Interlehian du izena eta  300.000 euroko zuzkidura izango du Euskadiko enpresa txiki eta ertainei nazioarteko lizitazioetan parte hartzen laguntzeko.

Eusko Jaurlaritzaren helburua da erraztasunak ematea ETEei, ez dezaten hainbeste zailtasun izan (beren produkzio gaitasunagatik, tramitazioetarako egitura faltagatik, e.a.) nazioarteko deialdietan eta organismo multilateralek deitutako lehiaketen lizitazioetan parte hartzeko.

Programa horren xedea da EAEko enpresei nazioartekotzen laguntzea, 2015ean deitzen diren nazioarteko lizitazioetan parte hartuz -bakarka edo lankidetzan-, betiere deialdi horiek espainiar estatutik kanpoko erakunde batek egiten baditu.

Eskaerak aurkezteko epea zabalik dago eta 2015eko urriaren 30ean amaituko da, eguerdiko 12:00etan.



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke