Euskal enpresen nazioartekotzea are errazagoa izango da azarotik aurrera

2015ko Uztaila 20,

spri-internacionalizacion_intergune2015
intergune

Azaroaren 23an eta 24an euskal enpresek beren esku izango dituzte Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldearen atzerriko bulegoen bitartez eskaintzen dituen zerbitzu guztiak, bulego horietako ordezkari eta arduradunek bilera pertsonalak egingo dituztelako hala eskatzen duten enpresariekin. Oporretatik bueltan egin ahal izango dira hitzordu eskaerak www.spri.eus web orrian.

Intergune ekitaldia BECen egingo da eta, SPRIko kanpo sareko ordezkariek enpresekin dituzten hitzorduez gain, egitarau zabala antolatuko da bi egunetarako: gaika, eremu goegrafikoka edo herrialdeka sailkatutako hitzaldiak, hitzaldi instituzionalak, enpresen hitzaldiak, e.a.

Intergune topaketan hainbat stand jarriko dira: Invest in the Basque Country, Euskadin atzerriko inbertitzaileak atzemateko zerbitzua; Enterprise Europe Network (EEN), Europako Batzordeak Barne Merkatu, Industria, Ekintzailetza eta ETEen Zuzendaritza Nagusitik sustatutako sarea; eta D. G. Growth, zeinaren helburua baita Europako enpresei eta bereziki ETEei informazio, aholkularitza eta euskarri zerbitzuak ematea Europar Batasuneko politikei eta negozio aukerei buruz, teknologiako transferentzia prozesuei buruz eta I+G+B finantzatzen duten Europako programetarako sarbideari buruz.

SPRIren kanpo-sareaREN ZERBITZUAK

Desberdintasun handiak daude enpresa bakoitzaren nazioartekotze graduen eta faseen artean. SPRIko nazioartekotze sailak, Kanpo Sare osoaren laguntzarekin, enpresa bakoitzaren neurrira eginiko zerbitzuak eskaintzen ditu atzerrira irteteko prozesu osoan. Hona hemen eskaintzen dituen zerbitzuak:

. Hastapenak: zure enpresak oraindik esportatzen ez badu

Aztertuko dugu zure enpresa esportatzeko prest dagoen, zein den bere benetako potentziala, eta baita ere zeintzuk diren merkatu eta herrialde egokienak beretzat. Prozesuan sortzen diren premiak planteatuko dizkizuegu eta nazioarteko merkatuan jarduera abiarazten lagunduko dizuegu, enpresa bakoitzarentzat eginiko plan erreal eta fidagarri batekin.

. Sendotzea: esportazioak emendatzeko

Merkatuetan aldizkako ekintzak egin badituzu eta zure presentzia errotu nahi baduzu, esportazio jarduera sendotzen lagunduko dizugu merkaturatze kanal egonkorrak garatuz. Horretarako, zure negozio ereduari ongien egokitzen zaion enpresa-egitura aurkitzen saiatuko gara.

. Ezarpena: nazioarteko posizionamendua sendotzeko

Esportazioak modu jarraitu eta egonkorrean mantentzeko, zure presentzia errotzen lagunduko dizugu merkataritza edo produkzio egiturak sortuz, horiek zehaztuko baitute zure enpresaren posizionamendua jomuga-merkatuan.



Zerbitzuak

. Merkatuko adimena

Xede diren merkatuen informazio eta analisia.
Produktuaren arantzelen azterketa: Inportazioak / esportazioak.
Bidaia-agendak prestatzea.
Laguntza.
Azoketarako laguntza.
Erakunde publikoekiko harremanak eta tramiteak.

. Jomuga-herrialdeko egitura

Tokiko bazkideak identifikatzea.
Lursailak, pabilioiak, bulegoak, instalazio espezializatuak bilatzea.
Orientazio Juridikoa eta Fiskala, laguntza publikoak.
Aholkularitza jomuga-herrialdeko bankuko kontuak irekitzeko tramiteetan.
Laguntza produktua homologazio organismoetan erregistratzeko, Jabetza Intelektual Industriala.
Atzerriko giza-baliabideak bilatzea eta lehen aukeraketa egitea.
Bulego Birtualaren zerbitzuak.


. Sarea zabaltzeko zerbitzuak

Banatzaileak, eragileak, bezeroak bilatzea.
Tokiko banatzaileen aldi-baterako jarraipena.
Hornitzaileak bilatzea.
Tokiko enpresei buruzko ikerketak eta txosten komertzialak.
Laguntza Esportazio Partzuergoak atzerrian sortzeko.

. Finantzaketa

Laguntza Organismo Multilateralek eginiko lizitazioetan:

1. urratsa: ebaluazioa eta estrategia.
2. urratsa: prospekzioa eta negozio bilaketa.
3. urratsa: merkataritza jarduerarako laguntza.

MULTILATERALAK

Ekimen honek erraztasunak ematen dizkie Euskadiko enpresei nazioarteko eta alde anitzeko proiektuetan parte har dezaten, eta hartarako, Euskal Autonomia Erkidegoak lehiakortasunaren eta eskualde-garapenaren arloko politika publikoetan duen esperientzia baliatu nahi du.

Ekimen honen bidez, negozio-aukerak sortu nahi dira nazioartean euskal enpresentzat —bereziki, zerbitzu aurreratuen sektorekoentzat—, Euskadik eta bere erakundeek politika publikoen arloan duten izen ona oinarri gisa hartuz.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke