Euskal enpresa aliantza batek Angolan hozkailu nabeak eraikitzen ari da

2015ko Ekaina 05,

Aliantzaren esperientzia Angolan, harreman eta lankidetza hau beste merkatu batzuetara zabal daiteke etorkizunean.

Inbisa eta Altuna eta Uria euskal konpainiek osatutako aliantza zortzi hozkailu- nabe industrial eraikitzen ari da Angolan, herrialde afrikar horretako Gobernuak enkargatutako proiektu baten testuinguruan.

Egitasmoak 14 milioi euroko aurrekontua du eta bi fasetan banatu da, horietako lehena jada bukatu delarik.

Nabeek 35 x 23 metro inguruko zola duten nabeek hiru hozkailu- ganbera dituzte barruan baita biltegiratutako produktuen prozesurako bideak ere. Gainera, lur orotako ibilgailuak eta hozkailu- kamioiak dituzte.

Angolar Gobernuarekin hitzartutako kontratu hau, 2012an Angolan – azpiegitura- enpresak ezartzeko aukera esanguratsuak dituen herrian- konkurrentzia kokapen hobeago bat lortzeko gaitasunak bildu zituzten euskal sustatzaileen nazioarteko garapen estrategiaren lehen pausua da.

Aliantzaren esperientzia Angolan, harreman eta lankidetza hau beste merkatu batzuetara zabal daiteke etorkizunean.

Iturria: Estrategia Empresarial

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke