Euskadiko zuraren eta diseinuaren enpresek %3,5 gehiago fakturatu zuten 2014an

2015ko Ekaina 18,

Spri_Internacionalización_ClusterHabic
Habic klusterraren Asanblada Orokorraren irudia.

Habic Clúster elkartea osatzen duten ekipamendu, zur eta diseinuko euskal enpresen fakturazioak %3,5 egin zuen gora iragan urtean, entitateak eskainitako datuen arabera. 

Iragan urtean, 2014an, sektorean 1.630 milioi euroko diru sarrerak erregistratu ziren, aurreko urtearekin alderatuta %3,5eko aurrerapena suposatzen dutena, batik bat bigarren seihilean erregistratutako hobekuntzari esker.

Emaitza honetan zerikusia handia izan du esportazioen eboluzio onak. Atzerrirako egindako salmentek %11 egin zuten gora iragan urtean eta orotara %35 baino gehiago suposatzen dute.

Sektoreak 7.675 pertsonari lana ematen dio;  zifra hau esportazioari eta I+G esparruan egindako inbertsioari esker lortu da. Habic-eko enpresak fakturazio guztiaren %3 erantsitako balio gehiagorako produktu eta zerbitzuetara bideratutako egitasmo teknologikoetan inbertitu du.

Datu hauek, aurreko astean Donostian egin zen Habic klusterraren Asanblada Orokorrean eskaini ziren. Ekitaldiaren aurretik Euskaltel-eko presidente Alberto García Erauzkin-ek aktibo ukiezinen eta enpresa lankidetzaren balioaren inguruan eskainitako hitzaldia bat egin zen.

Asanblada Orokorra Habic 2015



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke